Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Olatz Salvador, Joseba Tapiak eta Koldo Izagirre Intxaurrondoko K. E.-an

Olatz Salvador, Joseba Tapiak eta Koldo Izagirre Intxaurrondoko K. E.-an

Hurrenez hurren martxoaren 9an eta 15ean izango dira eta sarrerak jada eskuragai daude

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 26 de febrero 2024, 13:00

Olatz Salvadorrek eta Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek kontzertu bana eskainiko dute Intxaurrondoko Kultur Etxean (Donostia), martxoaren 9an eta 15ean hurrenez hurren. Bi emanaldietarako sarrerak jada eskuragai daude Donostia Kulturaren webgunean zein aretoko lehiatilan. Abeslari donostiarraren zuzenekoa gonbidapen bidez izango da eta bikoaren emankizunerako sarreren prezioa bost eurokoa izango da.

Salvadorrek Intxaurrondoko Emakumeen XXXVI. Astearen baitan eskainiko du kontzertua eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Gehienez lau gonbidapen har daitezke pertsonako ordubete irautea aurreikusten den saiorako. Intxaurrondo Berri emakumeen elkarteak antolatu du Donostia Kulturarekin batera.

Ibilbide luzea egin du jada Salvadorrek musika munduan. 2010ean batu zen Skakeitan taldera teklatua joz eta koruak eginez eta taldearekin batera arrakasta lortu zuen bai Euskal Herrian zen nazioartean, hainbat bira eginda. Modu paraleloan, 2014an bakarkako proiektua abiarazi zuen eta bi disko kaleratu ditu 'Zintzilik' (2018, Airaka) eta 'Aho uhal' (2021). Bi lanetan eta hauen zuzenekoetan kolaborazioak ohikoak izan diren bezala -Rozalen, Ivan Ferreiro-, ez dira gutxi Salvadorrek beste artisten lanetan egindako elkarlanak ere. Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egin ohi ditu artista donostiarrak.

Maitasuna, nondik?

Bestalde, Tapiak (eskusoinua eta ahotsa) eta Izagirrek (poemak errezitatzea, azalpenak) egingo duten 'Maitasuna helduko da' saio berezia 19:30ean hasiko da eta Korrika Kulturala programa barruan antolatu da Plazara Goaz Euskara Batzordea eta Donostia Kulturaren eskutik.

Quebec esnatu zuten kantarien pieza nagusienetakoekin euskaraz antolatutako emanaldia: eskusoinuaren xarma eta Joseba Tapiaren gaitasuna hainbat estilo asetzeko, lirikatik hasi eta rockeraino. Tarteka, Koldo Izagirreren gida xume bat Quebec-etik harat eta honat ibiltzeko elurretan zapatak galdu gabe.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olatz Salvador, Joseba Tapiak eta Koldo Izagirre Intxaurrondoko K. E.-an