Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Olatz Salvador, Bilbon diskoa aurkezteko egindako agerraldian. PABLO DEL CAÑO
Olatz Salvadorrek 'Zainak eman' diskoa aurkezteko lehen kontzertuak iragarri ditu

Olatz Salvadorrek 'Zainak eman' diskoa aurkezteko lehen kontzertuak iragarri ditu

Urriaren 19an Oñatin hasi eta, oraingoz, azkena abenduaren 23an Arrasaten du, nahiz eta data gehiago iragarriko dituela aurreratu duen donostiarrak

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 2 de octubre 2024, 13:15

Ohikoa duen zintzotasunez mintzatu zen Olatz Salvador artista donostiarra 'Zainak Eman' diskoaren aurkezpenean. Maiz «korrontearen kontra» bizi dela sentitu duela esan zuen eta, kontsumo azkarreko eta erritmo frenetikoko garaietan bere denbora hartu nahi izan du hirugarren diskoa ontzeko. Emaitzak merezi izan du eta orain berau zuzenean entzuteko lehen zitak iragarri ditu.

Lehen aukera urriaren 19an izango da, Oñatiko Gaztelekuan. Ostean helduko dira Bilboko 'Ura bere bidean' jaialdia urriaren 25ean, Jimmy Jazzeko emanaldia Gasteizen azaroaren 8an, biharamunekoa Errenteriako Lekuona Fabrikan, azaroaren 19an Iruñeko Indara Aretoan duena, bigarrenez Bilbon, oraingoan Kafe Antzokian abenduaren 12an, jarraian 13an Lekeition Ikusgarri Aretoan du zita eta oraingoz iragarri duen azkena abenduaren 23an Arrasaten izango da Amaia Anztokian.

Horretaz gain, bere ibilbidean zein disko honetan oso garrantzitsuak izan diren kolaborazioen ildoari jarraituz, eskainiko dituen solasaldi musikatuen datak eta bertan alboan izango dituen lagunak ere jakinarazi ditu. Estreinakoa pasa den ostiralean izan zen Zarauzko Hiruputzu gazetxean, Galdedebalderekin eta igandean Karmele Jaio idazlea izan zuen alboan Errekaleorren.

Bihar helduko da Iruñearen txanda, Laba gunean Uxue Rey kazetariarekin. Astebete beranduago, urriaren 10ean, Donostiako Garraxi jatetxean Ainhoa Vitoria esatariak lagunduko du, biharamunean Ianire Aranzabe Esanezin taldeko abeslariak Alzagako Ertotxean eta proiektua itxiko du Bilboko Bira Kulturgunean Katixa Agirre idazlearekin.

Lankidetza bereziak

Elektronikoagoa, basatiagoa. Agian lehen geruza horretan desberdina, baina bere estiloari leiala funtsean, 'Zainak eman' lanak artista donostiarra euskal musika eszenaren erreferente nagusitzat berresten du. Lehen elkarrizketetan aurreratu zuen beste batzuetan baino sormen askatasun handiagoa eman zela estiloekin jolasteko. Eta hala izan da.

Soinu berrien bilaketa horretan hainbat artista, abeslari eta poeta izan ditu lagun, Salvadorrek bere ibilbidean ohikoa duen beste zigilu bat, ia etxeko marka. Zerrenda orain arte Rozalenek, Idoia Asurmendik edo Olaia Intziartek osatzen bazuten, album honetan, Izarorekin egindako abestiaz gain, Oihana Aranak, Leira Vargasek eta Itziar Ugartek beste hiru abestiren musika eta hitzak idatzi dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olatz Salvadorrek 'Zainak eman' diskoa aurkezteko lehen kontzertuak iragarri ditu