Borrar
Benizze, bekaren lehen deialdiko garailea.
Paradisu Zinema Musika Bekarako bigarren deialdia zabaldu dute

Paradisu Zinema Musika Bekarako bigarren deialdia zabaldu dute

Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak antolatuta, proposamenak otsailaren 17a baino lehen bidali beharko dira

J. Agirre

Lunes, 16 de diciembre 2024, 12:00

Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak Paradisu Zinema Musika Bekarako bigarren deialdia zabaldu dute, Iñigo Muguruza musikariari «omenaldi xumea» egiteko asmoarekin eta musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz. Bekaren lehen deialdia Benizzek eskuratu zuen.

Hartara, interesa duen orok bi edo hiru kantuko lagin bat bidali beharko du otsailaren 17a baino lehen taldearen informazioarekin batera. Hauek jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dira, ez dago gainerako baldintzarik. Ostean, epaimahaiak jasotako proposamenak aztertu eta beka zeini emango zaion 2025ko martxoan jakinaraziko du. Orotara 10.000 euroan baloratutako beka jasoko du, erdia Elkar estudioko orduetan eta beste erdia grabatutako diskoaren argitalpen eta promozio gastuak kubritzeko. «Taldearen egoeraren arabera malguak izango gara, baina asmoa udaberrian aurkeztea da 2025ko udan EHZn zuzenean aurkezteko aukera izan dezaten», azaldu dute.

Lehen edizioko aurkezpenean azaldu zutenz behin familia eta adiskideekin ideia konstrastatuta helburua «bidaideak» topatzea izan zen eta oso eskertuta azaldu zen gainerako antolatzaileei «luzatu bezain pronto» ekimenarekin bat egiteagatik. «Sortzaile asko baliabide gutxirekin ari dira lanean, onenak irabaz dezala Paradisura bidea!», bota zuten umorez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Paradisu Zinema Musika Bekarako bigarren deialdia zabaldu dute