Borrar
'Paradisu Zinema' musika bekaren lehen emaitza, jada entzungai
Benizze | 'Batu Gurera'

'Paradisu Zinema' musika bekaren lehen emaitza, jada entzungai

Benizze musikariak 'Batu Gurera' single-a kaleratu du, maiatzaren 16an helduko den 'Basati' diskoaren aurrerapena

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 27 de abril 2024, 11:57

'Batu Gurera', 2023ko 'Paradisu Zinema' musika bekaren lehen emaitza, aurkeztu du 'Benizze'-k. Lehiaketara bidalitako laginean nabari zen «freskura, argitasuna eta konbentzimendua» bere horretan mantendu duela aurreratu dutela azaldu dute lehen single eta bideoklip honetan. «Ñabardura askotako musika elektronikoa, oso ikusgarria eta oso esplizitua…». Maiatzaren 16an kaleratuko du 'Basati' lana Beñat Goitiak.

Bekaren babesean egindako lan honen ekoizpena, Goitiak berak hartu du bere gain, Víctor Sánchezekin batera, Elkarrek Adunan duen estudio berrian. Izan ere, 10.000 euroko sariaren erdia estudioko orduetan eskuratu du. Beste erdia grabatutako diskoaren argitalpen eta promozio gastuak kubritzeko baliatuko da.

Horretaz gain, jada lehen kontzertua lotua dute, oinarrietan zehaztua zegoen bezala 2024. urteko EHZ festibalean izango baita, Aberatzen, ekainaren 28, 29 eta 30ean. Beka sustatu duten hiru eragileen iritziz, garrantzitsua da musika estilo ezberdinek lekua izatea euskal musikaren baitan, «euskaldunok musika estilo orotan izan dezagun erreferenterik».

Iñigo Muguruza artista irundarra oroitzeko eta euskarazko lanak sustatzeko antolatutako ekimena da 2023ko udaberrian Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak elkarlanean sortutako 'Paradisu Zinema' musika beka.

Lehen ediziora 28 taldek igorri zuten euren hiru kantuko lagina eta horien kalitatea azpimarratu zuen epaimahaiak. Azkenik, Beñat Goitiaren 'Benizze' proiektua hautatu zen Muguruzak zuen «ausardia eta freskura» oroitzen zituelako. «Ibilbidearen hastapenetan dago proiektua, eta gaur egun Euskal

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Paradisu Zinema' musika bekaren lehen emaitza, jada entzungai