Secciones
Servicios
Destacamos
Lizarrako jaietan udalarekin izan ziren ika-miken ostean Raimundo el Canastero taldeak 'Bef D'Alda' kantua sortu zuen alkateari, Marta Ruiz de Alda (UPN), erreferentzia eginda eta alderdiak jarritako salaketaren harira, «irainak» eta «mehatxuak» egotzita, bost kideek epaitegietara jo beharko dute asteazkenean. Hori dela-eta, Euskal Herriko 237 musikarik haien aldeko manifestu bat sinatu dute. Horien artean dira, besteak beste, Anari, Arkada Social, Belako, Bengo, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Gari, Idoia Asurmendi, J Martina, Nakar, Marte Lasarte, Merina Gris, Mirua, Neomak, Nogen, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, Sara Zozaya, Tatxers edo Verde Prato.
Autobus geltokiaren alboan urte luzez, azken 28etan zehazki, izan da txosnagunea eta herritarren harridurarako lekuz aldatu zituen UPNren gobernuak, baita La Bota peñari ohiko espazioa hartzea debekatu ere. Erabakia gogor kritikatu zuen Raimundo el Canasterok, Lizarrako udalean aurkako mozioa onartu zuten UPN, PP eta PSNk eta antzeko akordioak erdietsi ziren Nafarroako beste herri batzuetan.
Testuaren sinatzaileek mozio horien ondorioak, taldearen aurkako «kanpaina eta gertakariak», gaitzetsi dituzte eta ohartarazi dute «ohikoak bihurtzen ari direla», duela hilabete batzuk Yakovlev 42 taldekoek bizitakoa oroituz, edota Black Marfil rapero iruindarraren kartzela zigorra aipatuz.
«Gure elkartasuna adierazi nahi diegu (...). Aldarikatu nahi dugu kasu horiek guztiak adierazpen-askatasunaren kontrako erasoak direla eta zilegi dela musikaren bidez instituzioak eta boterea kritikatzea».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.