![Sara Azurzaren 'Ez ohildu' single berria](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202105/09/media/cortadas/sara%20azurza-kuiC-U140301110262yrB-624x385@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urte zituela hasi zen oholtza gainean. Bere lehen urratsak Iker Laurobarekin egin zituen eta ondoren Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley abeslari eta taldeekin lan egin zuen, besteak beste.
2018 urtean bere bakarkako lehen lana aurkeztu zuen: 'Theorein'. Euskarazko eta ingelesezko bost abestik osatzen zuten diskoa; berak idatzitako abestiak ('Erlojuez gainez' izan ezik) eta Iker Laurobak ekoitziak. Horiek 'pop' generora hurbildu ziren, akustikoak eta lasaiak izanik.
Azken bi urteetan, Sara bere estiloaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta Londres artean, abeslariak Ameriketako eta Ingalaterrako bakarlariak baititu erreferente.
2020ko abenduaren 4an bere lehen 'single' eta bideoklipa kaleratu zuen: 'London Weather', hau ere Iker Laurobak ekoitzia. Eta aste honetan, 'Ez ohildu' bere bigarren lana aurkeztu du, urteko kontzertuen planifikazioarekin batera. Entzun ditzagun Azurzaren hitzak azken abesti honen inguruan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.