

Secciones
Servicios
Destacamos
Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai, Akerbeltz eta Ingot taldeak Zeidfest Gaztea jaialdiaren laugarren edizioan izango dira. Poliki-poliki apirilaren 5eko kartelaren informazioa xehatzen ari da antolakuntza eta argi dago euskal eszena musikaleko izen handiak protagonista izango direla. Izan ere, aipatutako taldeak aurrez iragarritako Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Bele gogoan (Mutrikuko Musika Bandaren eskutik) zuzenekoetara batuko dira.
BECen izango den egun osoko jaian zuzeneko musika emanaldiez haratago, publikoak saio bereziak ere izango ditu eskura, hala nola Atzo da bihar (Ken Zazpi-ren diskoaren erreprodukzioa saioa) eta Txanpon baten truke (Alaitz eta Maiderren abestien pintxada). Ana Goitia eta Eleder Magoaz gozatzeko aukera ere izango dute ikus-entzuleek.
Antolakuntzatik aurreratu dutenez ateak goizeko 11:00etan irekiko dira eta jaialdia 12:00etan hasiko dira. Sarrerak jada salgai dira www.zeidfestgaztea.eus webgunean eta aurreko urteetan bezala prezio ezberdinak izango dira adin-talde edo bonoen arabera. Hala, 0tik 5 urterako txikiek doako sarrera izango dute; 6tik 11 urterako txikiena 11,5 euroan; 12tik 15erako nerabeek 22,5 euroan; sarrera orokorra 39,5 euroan eskuratu ahalko da; eta, azkenik, kuadrilako bonoa (9+1) 35,55 euroan. Horiei guztiei kudeaketa gastuak gehitu beharko zaizkie: 1, 1'5, 2'92, 3'95 eta 3'55 euro hurrenez hurren.
Azkenik, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat espazio egokitua izango da eta jaialdira bertaratzeko autobus-zerbitzua izango da hainbat irteera punturekin: Irun, Errenteria, Donostia, Zarautz, Tolosa, Beasain, Ordizia, Arrasate, Bergara, Azpeitia, Azkoitia, Eibar, Ermua, Durango, Iruñea, Altsasu eta Gasteiz. Informazio guztia webgunean dago eskuragai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El arte y la realidad virtual, unidos en el restaurante Mugaritz
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.