Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Ibai Arrieta
'Tour bat' birako data gehiago jakinarazi ditu Gorka Urbizuk

'Tour bat' birako data gehiago jakinarazi ditu Gorka Urbizuk

Donostian, Gasteizen, Iruñean, Bilbon, Miarritzen eta Azpeitian bigarren zuzenekoa eskainiko du

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 25 de enero 2024, 10:54

'Hasiera bat' diskoa aurkezteko bederatzi kontzerturen datak aurreratu zituen Gorka Urbizuk eta apenas salgai jarrita joan dira. «Baina zer da hau?! 🤯🥹😱 Minutu gutxian agortu dituzue sarrera guztiak. Eskerrik asko», azaldu du sareetan zabaldutako mezuan. Hori dela eta beste sei data gehitu ditu 'Tour bat' biran.

Otsailaren 23an Intxaurrondoko Kultur Etxean eskaini behar zuen zuzenekoari beste bat gehitu dio Urbizuk hurrengo egunean eta berdina egingo du Gasteiz, Iruñea, Bilbo, Miarritze eta Azpeitian. Hauetarako sarrerak ostegun honetan jarriko dira 12:00etan www.gorkaurbizu.eus webgunean. Aldiz, otsailaren 24an Intxaurrondon eskainiko duen emanaldirakoak ostiralean jarriko dira, 12:00etan ere.

Beraz, orain datak honakoak dira: otsailaren 28an, Bilbon (Gaztea sariak); 29an (sold out) eta martxoaren 1ean Gasteizko Kubik aretoan; apirilaren 12an (sold out) eta 13an Iruñeko Zentralen; 19an Madrileko Joy Eslavan; 27an (agortuak) eta 28an Bilboko Kafe Antzokian; maiatzaren 18an eta 19an Biarritzeko Atabalen; 25ean Bartzelonako Parallel 62n eta itxiera ekainaren 7an eta 8an Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean.

«Madril (Joy Eslava) eta Bartzelonarako (Parallel 62) oraindik sarrera batzuk geratzen dira, baina tentuz ibili (gomendio bat)», bota du umorez Urbizuk sareetan.

'Hasiera' bat lanaren itzuli da musikako lehen lerrora Urbizu, nahiz eta honekin ez duen harremana inoiz eten. 2019an iragarri zuen Berri Txarrak taldeak etenaldia hartuko zuela, baina bidean produkzio lanetan zein kolaborazioak eginez aritu da. Eta, batez ere, beste esparru batetik sortzen saiatuz. Hala heldu da 'Hasiera bat' «kantuaren muinerako bidaia» eginda.

Zuzenekoetarako sarrerez gain, nahi duen orok hamar kantuz osatutako diskoa aurresalmentan jada eskura dezake biniloan zein CDan eta martxoan jasoko du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Tour bat' birako data gehiago jakinarazi ditu Gorka Urbizuk