Borrar
'Urari', Nøgen taldeak zaleei kantu forman egindako «oparia»

'Urari', Nøgen taldeak zaleei kantu forman egindako «oparia»

Sagueseko muroari keinu eginda, «beti itzuliko gara gure lekura», ez da EP edo disko baten parte izango. Donostiako Aste Nagusiko emanaldian eskaini zuten lehen aldiz

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 10 de octubre 2024, 12:08

Donostiako Aste Nagusian Nøgen taldearen kontzertura bertaratu zutenek estreinakoz entzun ahal izan zuten -hartan oraindik izenik gabe-, Instagramen zaleentzat duten katean amuak bota zituzten ostean eta jada entzungai da kantu berria, 'Urari', azpimarratu dutenez jarraitzaileentzat «opari» bezala konposatu dutena.

Sagueseko muroan kokatua, taldeko kideak «betidanik» joan diren lekua, «lagunekin eta bakarrik, ospatzera edo pentsamenduak ordenatzera. Askotan arratsalde pasa, itsasoari begira pipak jatera txikitan, garagardoak edatera handiagotan». Une horiek guztiak inspiratuta ondu dute kanta eta zaleekin elkarbanatu.

«Mila buelta eman ditugu, mila leku eta mila pertsona ezagutu, denok gure gerrak eta dudak pasa ditugu, baina azkenean norberak bere bidea topatzen du, urak beti itsasora iristea lortzen duen bezala. Beti itzuliko gara gure lekura, horregatik abesti bat idatzi diogu URARI», dio taldeak.

«Udako usainarekin eta nostalgia puntu batekin, kantu hau energia eta bizitasun uholde bat da. Indar handiarekin, hasieretara itzultzen da, garbienarekin eta intentsitatearekin bat egiten duten soinu horietara, baina gaur egungo soinak izateari utzi gabe. 'Urari' abestiaren hitzak bizitzaren izaera aldakorra esploratzera garamatza, urarekin alderatuz: jariakorra, enigmatikoa eta beti mugimenduan. Erritmo biziek eta energiaz kargatutakoa kordeek kontrastez betetako zeharkaldi batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte, non iragankorra eta betierekoa elkar lotzen diren. Abesti honek indar handia du, ereserki bizizale bat da, eta, atzera begiratzen duen bitartean, aurrera bultzatzen gaitu, sekulako intentsitateaz».

Kantua, hori bai, ez da udazkenean edo aurrerago Durangori begira pentsatutako EP edo album baten parte izango, single soil bat da bere ikus-entzunezkoarekin, «kontzertuz eta esperientziaz beteriko udari amaiera emateko» modua baizik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Urari', Nøgen taldeak zaleei kantu forman egindako «oparia»