Kepa Junkera, 'Erromeriak' lanaren aurkezpenean. Maika Salguero
Getxo Folk jaialdia

Valérie Ékoumè, Hevia, Las Migas eta Silvana Peres izango dira Kepa Junkeraren omenezko kontzertuan

'HAUsPOZ' ikuskizunak abiatuko du Getxon izango den Nazioarteko Folk Jaialdiaren 39. edizioa

DV

Viernes, 8 de septiembre 2023, 15:48

Valérie Ékoumè, Hevia, Las Migas eta Silvana Peres izango dira datorren irailaren 13tik 17ra bitarte Getxon izango den Nazioarteko Folk Jaialdiaren 39. edizioaren baitan antolatu den 'HAUsPOZ' Kepa Junkeraren omenezko ikuskizunean, antolakuntzak adierazi duenez.

Publicidad

Irailaren 13an, jatorri askotako artisten eskutik, emango dio hasiera 'HAUsPOZ' kontzertuak. Trikitixaren musikak eta euskal erritmoek (Kukai Dantza, Oreka TX, besteak beste) bat egingo dute Galiziako (Budiño, Uxia), Kantabriako (Pandereteras del Barrio) eta Kataluniako (La Cobla de Sant Jordi) sustraiko soinuekin «ikuskizun bizi, alai eta koloretsu honetan».

Biharamunean, hilaren 14an, Valérie Ékoumè kantari frantses-kamerundarraren txanda izango da, bere erritmo afrikarrekin, eta 15ean, Hevia gaitari asturiarrak 'Al son del Indianu' bere azken lana aurkeztuko du.

Irailaren 16an Las Migas arituko da, lau emakumez osatutako taldea, «flamenko femenino, ausart eta alaienaren klasiko txiki bat». Flamenko Disko Onenaren Latin Grammy saria jaso berri du laukoteak 'Libres' lanarekin (2022).

Ordainpeko azken kontzertua hilaren 17an izango da, eta Silvana Peres portugaldarrak emango du, 'Água Nova' (2022) bere bigarren diskoa aurkezteko. Fado tradizionala eta Lisboako martxak Portugalgo, Brasilgo eta Afrikako beste soinu batzuekin uztartu ditu bertan, hala nola xote, chorinho eta coladeirarekin.

Publicidad

Doako eskaintza

Bestalde, Getxo Folk jaialdiarekin batera, Ereaga hondartzan kontzertuak izango dira berriro, jai giroa ardatz hartuta: Mägo de Oz madrildarrak irailaren 15ean eta La Pegatina kataluniarrak 16an. Saioak 22:00etan hasiko dira.

Halaber, Areetako Geltokia plaza berriak doako eskaintzaren beste agertoki bat izango du, eta emanaldiak 13:00etan, 18:00etan eta 21:00etan hasiko dira. Moonshine Wagon, Ars Amandi, Berriketan, Baskery, Faltriqueira, SÉS, Las Karamba eta Odaiko taldeak arituko dira.

Publicidad

Getxo Folkeko musika proposamena 'Euskal tresnekin jolasean' hezkuntza proiektuarekin osatuko da. Egitasmoaren helburua da euskal soinu tresnak eta euskal herri musika modu interaktiboan ezagutaraztea lehen hezkuntzako 2. mailako ikasle getxoztarrei, jolasen eta abestien bidez. Azkenik, Agurra Dantza Taldeak Areetako kaleak alaituko ditu irailaren 16an, Bizkaiko Zubitik aterako den erraldoi eta buruhandien kalejira ibiltariarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad