![Birako datak eta AEB eta Mexikon kontzertuak iragarri ditu Zea Maysek](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/02/02/zea-kWdE-U2101413982315cII-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Birako datak eta AEB eta Mexikon kontzertuak iragarri ditu Zea Maysek](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/02/02/zea-kWdE-U2101413982315cII-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Zea Mays talde bizkaitarrak 'Nire Itsasora Itzuli Naiz TOUR!' birako lehen datak jakinarazi ditu eta tartean bada sorpresarik, itsasoa zeharkatu eta lehen aldiz Estatu Batuetan eta Mexikon izango, sare sozial bitartez zabaldutako mezuan jakinarazi duten moduan. 27 urteko ibilbidea duen taldea izanda, Zea Maysek egiten edo aurkezten duen oro albistea da ia modu automatikoan, are gehiago horrelako bira batekin.
Birako abiapuntua otsailaren 24an izango da Xixonen eta martxoan beste bi eskainiko dituzte hegazkina hartu aurretik: martxoaren 1ean Iruñean Iruñarock jaialdian eta 14an Madrilen. Ostean, astebetea, lau emanaldi dituzte agendan Estatu Batuetan eta Mexikon: 22an Kaliforniako San Frantziskon, 23an Boiseko (Idaho) Treefort jaialdian, 27an Guadalajaran eta 29an Mexiko Hirian.
Hala, 'Nire Itsasora Itzuli Naiz TOUR!' birak bigarren zatia izango du udaberrian. Atsedenerako egun batzuen ostean apirilaren 19an Logroñon izango dira, apirilaren 17an, Zaragozako Rock&Blues jaialdian arituko dira; eta bi egun ondoren, Pagolako Tulalaika jaialdian. Eta, noski, uztailean, 11tik 13ra Bilbao BBK Live jaialdian ere izango dira.
27 urteko ibilbide horretan lan andana kaleratu ditu talde bizkaitarrak, azkena 2010eko 'Era' diskoa biniloan. Ibilbidea, hala ere, 1998an hasi zuten disko homonimoarekin eta jarraian heldu ziren 'Elektrizitatea' (2000), 'Harrobian' (2002), 'Sortuz, grabitatearen aurka' (2005) eta 'Morphina' (2007). Aipatutako 'Era' lanarekin «jauzi» bat egin zuen taldeak, batik bat 'Negua joan da ta' singlearekin eta Ainhoa Moyuak gorpuztutako bideokliparekin.
Ordutik 'Da' (2013), 'Harro' (2016), 'Atera' (2019) eta 'Adore, Kemena, Kuraia' (2022) disko originalak eta '20 Urte' (2017), 20 urte horietako kanturik berezienak biltzen zituena plazaratu ditu talde bizkaitarrak. Ibilbide oparo horrek duen meritua nabarmentzeko eman zitzaion pasa den ekainean Adarra Saria eta argi utzi zuten etorkizunari begira zaleak lasai egon daitezkeela. «Guk aurrera egiteko asmoa dugu, lokal berria erosi dugu gainera. Badaukagu egitekoa oraindik».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.