Borrar
Zea Mays taldeak jasoko du 2023ko Adarra Saria

Zea Mays taldeak jasoko du 2023ko Adarra Saria

Ekainaren 21ean jasoko du aitortza Victoria Eugenian emango duen kontzertuan eta sarrerak maiatzaren 15ean jarriko dira salgai

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 12 de mayo 2023, 10:49

Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria «26 urteko musika ibilbidean oso maila altuari eta kalitateari eutsi» diolako. Hala ebatzi du Juan González Andrés kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino teknikariak osatutako Aholku Batzordeak.

Aiora Renteria abeslariak esker hitzak izan ditu ostiral honetako agerraldian. «Oso maitatuak sentitzen gara. Horrelako aitortzak jasotzea zerbait polita da, besoak zabalik hartzen dugu. Kontzertutan dugun harrera sariekin batzen badugu poztu egiten gaitu eta harro sentitzen gara egindako ibilbideaz eta dugun ekipoaz». Ildo horretan, ona heltzeko bai lau taldekideek zein atean dagoen lantalde guztiak egindako lana nabarmendu nahi izan du. «Gu laurok lan handia egiten dugu, baina ekipoak egindako lana gabe ez dago 26 urteko ibilbidea egiterik».

Jon Insausti Kultura eta Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, ohi bezala ekainaren 21an jasoko du Zea Maysek saria Victoria Eugenia antzokian eskainiko duen kontzertu bereziarekin. Honetarako sarrerak datorren maiatzaren 15ean jarriko dira eskura eta 5 euroko prezioa izango dute.

Renteriak oroitarazi bezala, ez da eszenatoki arrotza izango Zea Maysentzat, 2020ko ekainaren 12an izan baitziren bertan emanaldia eskaintzen. «Disko berriaren aurkezpenarekin gabiltza burubelarri, baina zerbait berezia egin nahi dugu. Aretoa kontrolatzen dugu eta nahiz eta jendea eserita egon arren rock estiloko kontzertua egiteko prest gaude».

Ildo horretan, noski, moldaketak egingo dituztela aurreratu du eta orain erronka «kontzertuari norantza emateko denbora topatzea» izango dela. Talde bizkaitarrarengan ohikoa den bezala, kolaborazioak eta gonbidatuak izateko aukerari ez dio aterik itxi Renteriak. «Diskoan Rozalen bezalako kolaborazio potentea izan genuen, gu saiatuko gara, baina halako jendeak agenda oso itxia izaten du hilabeteren faltan».

Sari berezia

Euskal musikaren arloan garrantzia edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista edo taldea nabarmentzen du Adarra Sariak. Aitortza 2014an sortu zuen Donostiako Udalak Donostia Kultura elkartearen bitartez eta, ordutik, hauek dira saria jaso dutenak: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Fermin Muguruza, Anari Alberdi, Berri Txarrak, Kepa Junkera, Amaia Zupiria eta Joseba Tapia.

Adarra Sariarekin batera Marijose Rekalde artista nafarraren brontzezko eskultura bat ere ematen zaie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zea Mays taldeak jasoko du 2023ko Adarra Saria