Borrar
Merina Gris taldeko kideak, 2024ko Gure Ahotsak barnean emandako kontzertuan. Iñigo Royo
Zuloa ardatz izanda sortutako diskoa

Zuloa ardatz izanda sortutako diskoa

Merina Gris taldeak ostegun honetan kaleratuko du bigarren diskoa, hamar kanturekin, ohiko letra indartsu eta melodia pop-elektronikoekin

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 6 de febrero 2025, 17:21

Zuloa, euskaraz orokorrean kutsu ezkorra izan duen hitza, da Merina Gris taldearen bigarren diskoko izenburua eta ardatza, nahiz eta hein batean «zeharka» heldu ziren ideiara. Lehenik singleak kaleratu zituzten, 'Nadie cuando Lloro', 'lilili' eta 'Origami', eta hiruen letretan hitza errepikatzen zela ikusita «argi» ikusi zuten. Ostean heldu dira gainerakoak, hamar arte, eta ostegun gauetik aurrera izango da entzungai plataforma digital nagusietan.

Barne hausnarketa horrekin, «zuloa hitzari bueltak emanda», zabalduz joan da eta, azkenean, «kontakizuna» eratu dute. «Hitz trillatua da, baina kontundentea». Hala ondu zuten sei zuloen teoria -Hobia, Arrakala, Lukana, Butroia, Gotorlekua eta Hutsa-, «pretentsiorik gabe» sortua. Azaldu dutenez, ez da kantu bakoitzak batetik soilik duenik, «kanta bakoitzak hainbat zuloetako zantzuak ditu», eta, hala, biniloa erosten dutenek jatetxeetako menuen antzeko aurkezpena ikusiko dute, kantu bakoitzak zein zuloetatik duen adierazita.

Disko kontzeptuala dela pentsa badaiteke ere, hori gehiago izan da lehen hiru kantuak sortu ostean. «Hurrengo kantu eta bideoak egiten lagundu digu», bigarren zatiak narratiba landuagoa izanik. «Dolu bat da diskoa, zauri batetik hasia eta gero existentzialista. Grandilokuentzia horretan erori gara agian, gure subjektibotasunetik», azaldu dute.

Kantuek ez dute estribillo handiegirik, baina horrek ez die indarrik kentzen. Lehen diskoan bezala, esaldi errepikapena bada eta abestiak behetik gora doaz, indar leherketekin tartean. Letretan aldarrikapenik ez da falta, 'Hiru Damatxo' kantuak islatu zuen bezala. Adierazi dutenez lehen diskoan baino bizipen gehiago islatu dituzte eta erreferentzia garaikideak ez dira falta. Hala ere, diskoa «unibertsala» dela iritzi dute. «Collagearena oso gurea da, naturala», gehitu dute.

Emaitzaz ez dira baloraziorik egitera ausartzen, sortze-prozesua «luzea» egin zaielako eta, hein batean, «perspektiba galdu» dutelako. Lehen diskoko esperientziak, non Ed Is Dead izan zuten produkzioan, «lasaitasun puntu bat eman die», baita hura alboan zutela jakitea eta euren lan egiteko moldean ere eragina izan du. «Konposaketatik ekoizpenean pentsatu dugu, agian inkontzienteki izan bada ere». Bide horretan buelta gutxi eman dizkiote eta «momentuarekiko fidel» izaten saiatu dira, maiz lehen tomaren alde eginda.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuloa ardatz izanda sortutako diskoa