Borrar
Merina Gris, Bilbon eskainitako kontzertuan. @adrianraskolnikov
Zuloa onartuta, aretoak lehertzeko musika
Azpeitia

Zuloa onartuta, aretoak lehertzeko musika

Merina Gris taldeak bigarren albuma aurkeztuko du ostiral honetan Sanagustin Kulturgunean

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 3 de abril 2025, 12:36

Zulotik, une txar batetik, ondu zuen Merina Gris taldeak bigarren diskoa, 'Zuloa' (Sonido Muchacho) hain zuzen, baina kantuko azken abestiak modu baikorrean amaitzen duen bezala, egindako ibilbidearen adierazle, harrera ikaragarria izan du albumak. Taldekideak jakitun dira eta oso eskertuak azaldu dira orain artekoarekin. Aretoak betez eta sekulako giroa sortuz ibilita, ostiral honetan dute hurrengo zita Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Aretoaren ateak 22:00etan irekiko da eta emanaldia 22:30etan hasiko da Ke Leporen zuzenekoarekin. Ostean izango da hirukote donostiarraren txanda. Azken sarrerak oraindik eskuragai dira 16 euroan.

Hitzak duen kutsu ezkorrari buelta eman nahi dio lanak, nahiz eta hein batean «zeharka» heldu ziren ideiara. Lehenik singleak kaleratu zituzten, 'Nadie cuando Lloro', 'lilili' eta 'Origami', eta hiruen letretan hitza errepikatzen zela ikusita «argi» ikusi zuten. Barne hausnarketa horrekin, «zuloa hitzari bueltak emanda», zabalduz joan zen eta, azkenean, «kontakizuna» eratu zuten. «Hitz trillatua da, baina kontundentea». Hala ondu zuten sei zuloen teoria -Hobia, Arrakala, Lukana, Butroia, Gotorlekua eta Hutsa-, «pretentsiorik gabe» sortua. Azaldu zutenez, ez da kantu bakoitzak batetik soilik duenik, «kanta bakoitzak hainbat zuloetako zantzuak ditu»

Disko kontzeptuala dela pentsa badaiteke ere, hori gehiago izan zen lehen hiru kantuak sortu ostean. «Hurrengo kantu eta bideoak egiten lagundu digu», bigarren zatiak narratiba landuagoa izanik. «Dolu bat da diskoa, zauri batetik hasia eta gero existentzialista. Grandilokuentzia horretan erori gara agian, gure subjektibotasunetik», azaldu dute.

Kantuek ez dute estribillo handiegirik, baina horrek ez die indarrik kentzen. Lehen diskoan bezala, esaldi errepikapena bada eta abestiak behetik gora doaz, indar leherketekin tartean. Letretan aldarrikapenik ez da falta, 'Hiru Damatxo' kantuak islatu zuen bezala. Adierazi dutenez lehen diskoan baino bizipen gehiago islatu dituzte eta erreferentzia garaikideak ez dira falta. Hala ere, diskoa «unibertsala» dela iritzi dute. «Collagearena oso gurea da, naturala», gehitu dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuloa onartuta, aretoak lehertzeko musika