Borrar

'Negua', disko iluna, baina goxoa

Iker Laurobak gaur arte egindako disko «hotzena» aurkeztuko du datorren otsailaren 8an Doka Antzokian

Garazi Rezabal

Donostia

Domingo, 26 de enero 2020, 08:59

2018ko martxoaren 3an agur esan zion Lauroba taldeari Iker Laurobak. Ordutik bakarrean aritu da bere musika Euskal Herriko txoko desberdinetara eramaten. 'Negua' da Donostiako musikariak argitaratu duen azkeneko lana, orain arte gin duen «diskorik hotzena». «Saiatu naiz kontzienteki disko hotz bat lortzen, bai instrumentazio aldetik bai letren aldetik ere», azaltzen du artistak. Bilatzen zuen efektu hori lortzeko Laurobak instrumentu hotzak sartu ditu diskoan, adibidez sintetizadoreak . Letren aldetik, berriz, lan «nahiko iluna« sortzen saiatu da. »Letra nahiko gordinak ditu, ilunak, baina gero ere, nik uste, etxean, goxotasunean entzuteko disko bat dela. Kanpoan elurra edo euria ari duela, etxean tximiniaren ondoan entzuteko disko bat«, dio.

Negua «desberdina» da aurreko lanetatik, nahiz eta Lauroba bere konposatzeko era horri «fidel» jarraitu den. «Orain arte erabili izan ez ditudan instrumentu batzuk erabili ditut mandolina, cavaquinhoa eta ukelelea kasu. Instrumentu hauek era puntual batean erabili izan ditut nire bizitza musikalen zehar, baina disko honetan gehiago agertzen dira«, azpimarratzen du.

Sortu duen diskorik desberdinena argitaratzeko, buru-belarri lanean aritu da Lauroba urtebetez. «2019. urtearen lehengo erdian konposatuak nituen abestiak eta grabatzen ere hasi nintzen. Lana osatzen nindoan heinean diskoari negu biribil bat izateko zer falta zitzaion begiratzen joan naiz eta horren arabera aldaketak egin ditut«, azaltzen du donostiarrak.

'Negua' lana Durangoko azokan aurkeztu zuen Laurobak eta pasaden urtarrilaren 24an Orexan abestu zituen zuzenean diskoko abesti batzuk. Donostiako Doka Antzokian otsailaren 8an izango da, kontzertu berezi bat eskaintzeko asmoz. «Dokan aurkezpen ofizial moduko bat egin nahi dugu. Diskoa kaleratu nuenetik eman ditugu hiru-lau kontzertu. Baina 'Negua' laneko oso kanta gutxi sartu ditugu emanaldi horietan. Dokan, ez agian disko osoa, baina bai parterik handiena aurkeztu nahi dugu«.

Vivaldiren pausoak jarraituz

Negua diskoa, 2018. urtean artistak argitaratu zuen 'Udazkena' lanaren jarraipena da. Izan ere, Vivaldiren eredua jarraituz, urtero sasoi bati eskainitako lana argitaratzea erabaki du. «Hasieran ez neukan asmoa 'Udazkena' izena jartzeko 2018. urtean kaleratu nuen diskoari«, aitortzen du artistak. Baina dena aldatu zen Jon Garmendiak, Txuriak, poema bat idatzi zioenean. »Nire diskorako abesti bat konposatu zuen eta horregatik idatzi zidan poema. Bertan data horrela adierazi zuen 'Donibane Garazin, 2018ko udazkena'«. »Orduan konturatu zen artista, abesti bat izan ezik, denak udazkenean konposatu zituela eta, gainera, udazkenarekin bazituztela antzekotasunak. Orduan erabaki zuen Laurobak diskoari 'Udazkena' izena ematea. «Behin udazkena kaleratuta esan nuen, Vivaldik egin bazuen, zergatik nik ezin?». Horrela, abeslariak erronka berri bat jarri zion bere buruari: lau urtetan lau disko argitaratzea, disko bakoitza urtaro bati eskainiz. «Erronka zaila zen niretzako izan ere horrek lan izugarria suposatzen du, diskoak kaleratzeak ba du lan dezente atzean. Gainera, gauza asko adostu eta egokitu behar dira», aitortzen du Laurobak.

Zailtasunak zailtasun, oraingoz bere hitza betetzen ari da Lauroba eta 'Udaberria' diskoa dagoeneko martxan da. «Berez zortzi edo bederatzi abesti baditut dagoeneko idatzita eta pare bat grabatuta eta nire asmoa da uda bukaerarako diskoa grabatuta izatea gero ondorengo prozesu guztiak - nahasketa, masterizazioa, diseinua – lotzeko«.

Behin 'Udaberria' argitaratuta, uda lantzeko garaia helduko da; artistarentzat irudikatzen zailena. «Lana biribiltzeko azkenean uda behar da, zaiena egingo zaidan urtaroa, zalantzarik gabe. Lagun batek lasai egoteko esan dit, izan ere, bere hitzetan 'Euskal Herrian ez dago uda eta beraz, ez da beharrezkoa urtaro horri disko bat eskaintzea' (barre). Baina bromak alde batera utzita, lan gehien emango didan urtaroa izango da nire musika egiteko estiloagatik behar bada. Hala ere, baditut jada ideia batzuk buruan bueltaka, ea zertara naramaten«.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Negua', disko iluna, baina goxoa