Secciones
Servicios
Destacamos
«Pozik» eta «bihotzez eskertuta» jaso du Nestor Basterretxearen familiak larunbat goizean Gerediaga Elkarteak sortzaile bermeotarrari haren jaiotzaren 100. urteurrenaren harira egin dion omenaldi ekitaldia. «Nestorren lana gure kulturaren eraikuntzaren zati gisa aitortzen da eta horrek, zalantzarik gabe, poz handia ematen digu», adierazi du haren alaba Monika Basterretxeak. Landako gunean kokatua den Talaian izan den ekitaldian Gerediaga Elkarteko eta Nestor Basterretxearen familiako kideez gain Ibone Bengoetxea kultura sailburua izan da.
Gerediagatik «Durangaldearekin izandako lotura azpimarratu, balioan jarri eta eskerrona» adierazi nahi izan dute, bai Basterretxeari zein haren familiari. «Artista handia eskertzeko batu gara eta etxekoak ere eskertu behar ditut, izan ere aitaren sormen lanak esku-eskura utzi dizkigute Durangoko Museoan Garazi Arrizabalagak zuzendariak prestatutako erakusketa zoragarria egin ahal izateko», azaldu du hitzartzean Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko lehendakariak. Ildo berean, kontatu du 2012an izan zen 47. Durangoko Azokarako artistak egindako kartela, eta, hartaz harago, sortze eta harreman prozesuan bizitakoa «bereziki gogoan» dutela. «Beregana jo genuen Azoka iragarriko zuen irudiaren bila eta betiko moduan sortzaile eta kritiko, bigarren eta hirugarren irakurketa bat eginez» ondu zuela oroitu dute.
Noticia relacionada
Josean Morlesín Mellado
Museoko erakusketa eta omenaldia ez dira Gerediagak izango dituen keinu bakarrak, urtero kaleratzen den 'Astola' aldizkarian Durangaldearekin izandako harreman hori sakona eskainiko baita erreportaje zabal batean. Besteak beste, zerrendatu ditu Mujikak, Otxandioko 1936ko bonbardaketaren biktimen omenezko 'Heriotza zerutik etorri jakun' eskultura, 75. urteurrenean kolokatu zena, eta Durangoko Tabira auzoan dagoen 'Hirugarren hilarria artelana'. Jarraian familiako kideak deitu ditu oholtzara, artistaren erretratu bana oparitzeko.
Hain zuzen, obrak euskaraz izendatzeko hautua izan du mintzagai Monika Basterretxeak. «Bere haurtzaroa zapuztu eta ezaguna zuen hizkuntza suntsitu zuen gerrak. Leku, pasaia eta kultura ezberdinetara ohitu zen, baina haurtzaroko oihartzunetara itzuli nahi izan zuen beti eta euskararen sonoritatearekin topo egin zuen, noizbait hizkuntza hartan irakatsi zizkioten hitzetan eta kantuetan». Hala, azaldu du, euskaraz «komunikatzeko gai» ez bazen ere, «poetikoki izendatzeko» erabiltzen zuela.
Erabakia, noski, ez zen ausazkoa izan. «Denborarekin artista gisa zuen obsesioa identitate bat berreskuratzea izan zen. Hizkuntza formal baten bidez faltan botatzen zuen estetika bereganatu zuen. Berezkoenean eta barrukoenean bilatuz kolektiboaren eremuan sartzen zen eta proiektu askotan parte hartzen zuen beti erreferente berriak sortzeko ideiarekin, bere herriaren sustrairen funtsezkoena ahaztu gabe».
Bide horretan sortzaile bermeotarraren helburu eta arduretako bat «transmisioa» zela oroitu du, 59. Durangoko Azokak lelotzat duen 'Hartzea ematea DA!' leloarekin bat egiten duena. «Euskal kultura berreskuratzeko, sortzeko eta transmititzeko banakako zein taldeko bide zail hori erresistentzia bidea da gaur egun ere, Durangon sinbolizatzen dena eta urtero bere indar aldarrikatzailearekin herritarren eta erakundeen arreta eskatzen du sormen lana babestu eta bultzatu dezaten. Hori, azken funtsean, funtsezko baita nazio baten oinarriak sendoak izango badira», aldarrikatu du alabak.
Horretaz gain, Gerediaga Elkartetik otsaila bitartean Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai izango den erakusketara jotzeko dei egin du «benetan merezi» duela iritzita. Basterretxearen lan grafikoen erakusketan erakutsiko diren lanean artean izango da, nola ez, 2012. urteko Durangoko Azoka iragartzeko egin zuen kartela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.