Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Benjamin, Patrizio, Alfredo, Martin, Xebero

Amalia Ibargutxi

Donostia

Viernes, 10 de abril 2020, 11:15

Bizi dugun igande luze honetan hasi eta bukatutako serieen zerrendan sartu da 'La casa de papel'. Spoilerrik egin gabe, esatera noa laugarren denboraldiko sorpresarik onena Benjamin asturiar meatzaria izan dela. Hau da, Ramon Agirrek gorpuztu duen azken pertsonaiarena. Eta nik uste ez naizela bakarra izan. Sare sozialetan arrakasta handia izan du pertsonaia horrek.

Baina Itziar Ituñok ere lan ibilbidea serie horretan hasi ez zuen bezala, ibilbide luzedun aktorea da Agirre. Egunotan gogoratu naiz, hain zuzen, bere lan askorekin. Sentitzen ari garen emozioen arabera, film edo serie bat edo beste ikustea komeni da gehiago. Hona hemen, izaten ari zaren egunaren arabera nahiago ditzakezun bost Ramon Agirre:

1. Patrizio

Asier Altuna eta Telmo Esnalen 'Aupa Etxebeste!' (2005) filma, ondo zahartzen diren ikus-entzunezko lanen adibide argia da. Bertan, Patrizio Etxebeste enpresaburu eta alkategaiak, zeukan diru guztia xahututa, etxean gelditzen da familiarekin, ezin baitute Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor horretaz kontura ez dadin itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta geldituz. Konfinamendu egoera honetarako ezin aproposagoa. Bere garaian ere arrakasta ezin hobea izan zuen, euskarazko filmen komertzializazioan ere mugarri izan zena nolabait, 71.951 ikusle izatera heldu zelarik.

2. Atezaina

Izenik ez du Michael Haneke zinema-zuzendariaren 'Amour' filmean izan zuen pertsonaiak. Protagonisten etxebizitzako atezaina da, eta ez du leku handiegirik hartzen filmean. Hala ere, lan txukuna burutzen du Agirrek, ikustea merezi duena. Zaintza lanak, maitasuna edota bakardadea jorratzen ditu istorioak. Filmak 2012ko Cannesko Zinemaldiko Urrezko Palma saria irabazi zuen.

3. Alfredo

Paul Urkijoren 'Errementari' filmean, Patxi errementariaren fabula berreskuratu zuten. Lehen Gerra Karlistaren ondoren, XIX. mendean, Arabako herrixka batean kokatzen da istorioa. Bertara helduko da Alfredo, Diputazioko langilea, eta errementariaren eta deabruaren inguruko ikerketetan murgilduko da. Itziar Ituño ere agertzen da hemen. Hainbat sari ditu filmak.

4. Martin

Koldo Almandozen 'Oreina'-n, Martin da aktore donostiarra. Filmean, hiriaren aldirietan bizi den Khalil-en istorioa kontatzen dute, bizirauteko larri dabilen gaztea. Patxi Bisquert eta Agirre, elkarrekin bizi diren eta elkarri hitz egiten ez dioten anaiak dira, Khalil-ekin egingo dutenak topo. Amodioa eta desamodioa, adiskidetasuna eta mendekua lantzen ditu filmak.

5. Xebero

Aste honetan Euskal Telebistal iksugai izan den Fermin Muguruzak zuzendutako 'Black is beltza' animazio filmean Xebero da Ramon Agirre. Obrero eta mekanikoa da Xebero, New York-etik Euskal Herrira itzultzea erabakitzen duena, bere lagun Manexek ez bezala. Komiki batean oinarritutako lana da, nazioartean ezagunak diren hainbat lagunek hartu zuten parte bertan, hala nola Manu Chao, Rossy de Palma, Unax Ugalde, Angelo Moore eta Valeria Maldonadok.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Benjamin, Patrizio, Alfredo, Martin, Xebero