J. A.
Viernes, 7 de febrero 2025, 15:02
Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx' izango da ostiral honetan Hitzetik Hortzera saioko protagonista. Hainbatetan esan den bezala, «Euskal Herriko pertsona maitatuenetako bat» elkarrizketatuko du Mirari Martiarenak, besteak beste 'Maite zaitut' abestiaren arrakastaren sekretua eta haurrek gizartean duten garrantzia ere izango dute hizketagai 20 urte betetzen dituelako aurten. Gainera, maiatzean herritar talde batek omenaldia eskainiko die sudurgorriei BEC-en
Publicidad
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urte guzti hauetan bertsolariak izan dituzte bidelagun. Abestietako letrak egiteko orduan, abesterakoan, istorioak sortzerakoan eta beste hainbat abenturetan. Hartu eman hori nolakoa den kontatuko du Joxe Mari Agirretxek, baita egunerokoan bertsolaritzarekin ze harreman duen ere.
Horretaz gain, Baigorriko Basaizea elkarteak Beer Cheese bertso afari musikatua antolatu zuen eta bertako bertsoaldiak ikusteko aukera izango da aste honetako programan. Bertsotan Haira Aizpurua, Miren Artetxe eta Nerea Ibarzabal aritu ziren, Patxi Amulet eta Bastin Marianne musikariek lagundurik. Gai-jartzaile lanak, berriz, Xalbat Alzugaray eta Amaia Castorenek egin zituzten.
Tolosan Atariak urtero antolatzen duen jaialdiko bertsoaldiak ere izango dira ikusgai. Amaia Agirrek gidatutako saioan kantuan aritu ziren Alaia Martin, Andoni Rekondo, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.