Secciones
Servicios
Destacamos
Egokitzen zena baino urtebete beranduago, Gipuzkoako bertsolariek egutegian oso markatua duten txapelketa hemen da. Azken edizioan bezala, udazkenean abiatuko den lehiaren aurretik sailkapen fasea izango da, apirilaren 25etik ekainaren 2ra, eta lurraldean barrena kantuan arituko diren
74 bertsolariak bi multzotan sailkatu dira. 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Edizio «berezia» izango dela nabarmendu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, atzerapenaz gain lehiak lehen bertso eskola sortu zeneko 50. urteurrenarekin bat egingo duelako. Saio guztietarako sarrerak salgai jarri dira bertsosarrerak.eus atarian.
'Gipuzkoa Bertsotan' deituriko sailkapen fasean guztira 20 saio egingo dira, 12 lehen itzulian eta 6 bigarrenean. Lehia Eskoriatzan abiatuko da apirilaren 25ean eta saioak ostegun eta ostiraletan jokatuko dira, bakoitza herri batean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Azkena maiatzaren 17an Oñatin izango da eta orduan jakingo da zein 48 bertsolari sailkatuko diren bigarren itzulira. Multzo bakoitzean puntuazio altuena lortu duten 23 bertsolarik eta, sailkatu diren 46ez gain puntuazio altuena duten beste bi bertsolariek lortuko dute txartela.
Noticia relacionada
Iker Mendia
Ostean, 48 bertsolari horiek beste saio bana izango dute maiatzaren 25etik ekainaren 2ra, orotara zortzi, berriro ere zortzi herritan. Hauek larunbat eta igandetan izango dira arratsaldeko 17:00etan hasita. Azkenik, puntu gehien lortu duten 34 bertsolariek lortuko dute udazkenerako txartela.
Txapelketaren egitura ez da berritasun bakarra, forma ere aldatu baitu Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Hala, Talde Antolatzailearen baitan Bertsogintza Batzordeak egindako hausnarketaren emaitza bezala ariketetan berritasun ezarri dira. Bertsozaleek ere kontsultatzeko aukera izan dezaten webgunean eskegi dituzte.
Lehen bertso eskola sortu zeneko 50. urteurrena baliatu nahi du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak «ezinbesteko lehengaia diren» bertsolari, antolatzaile, gai-jartzaile eta, oro har, bertsozaleak sortzen dituen «bertsolaritza ekosistemak» iraun dezan lan egiten duten bertso-eskolei eskerrak eman eta aitortza egiteko.
1959 Uztapide.
1962 Joxe Joakin Mitxelena.
1964 Joxe Migel Iztueta 'Lazkao Txiki'.
1967 Txomin Garmendia.
1991 Anjel Mari Peñagarikano.
1995 Aitor Mendiluze.
2003 Maialen Lujanbio.
2007 Aitor Mendiluze.
2011 Aitor Sarriegi.
2015 Beñat Gaztelumendi.
2019 Beñat Gaztelumendi.
Hain zuzen ere, aurtengo irudia eta mezua ildo horretatik diseinatu ditu Unai Gaztelumendik, bertso-eskoletako lehen belaunaldi inguruko irudiak baliatuz, behean Uztapide dela. «Zuri-beltzeko argazki horretatik gaur egungo bertso unibertsora heltzeko ezinbesteko pausoa izan dira bertso-eskolak, eta horixe irudikatu nahi du», azaldu dute.
Honi lotuta, txapelketaren beste berritasunetako bat da saio bakoitzaren ostean afari-merienda antolatuko dutela tokian tokiko bertso-eskolek. Keinu hori, hain zuzen ere, aurtengo txapelketaren mezuarekin bat dator, bertso-eskolak erdigunean jartzen baitu, eta bertsoaren unibertsoa zabaltzen baitu.
Izan ere, pandemiak eragin nabarmenak izan ditu Gipuzkoan ere. 2010etik 2019 500 eta 600 plaza artean izan ziren lurraldean, baina Covid-19aren agerraldiarekin herena baino ezin izan ziren gauzatu. Are gehiago, 2022an plaza kopuruak gora egin bazuen ere ez ziren pandemia aurreko datuak lortu.
Egoera iraultzeko asmoz Bertsozale Elkarteak 'Plaza biziberritzen' egitasmoaren bitartez ezohiko saioak antolatu ditu eta «testuinguru horretan» kokatu du antolakuntzak aurtengo txapelketa, honelako lehiek ekartzen duten «astinaldia» baliatu nahi baita «pandemiak eragindako kalte horri erantzuteko». «Saioen dimentsioa handituz joango da txapelketak aurrera egin ahala», aurreratu dute.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 1959an antolatu zen lehen aldiz, orduan Euskaltzaindiaren aterkipean, eta Uztapide nagusitu zen. Jarraian jantzi zuten txapela Joxe Joakin Mitxelenak (1962), Joxe Migel Iztueta 'Lazkao Txiki'-k (1964) eta Txomin Garmendiak (1967), hiru hauek ere euskararen akademiaren antolakuntzarekin.
Ia 25 urteko hutsunearen ostean, Bertsozale Elkarteak lehia berreskuratu zuen 1991n eta ordutik lau urtean behin antolatu da Gipuzkoako Txapelketa bi salbuespenekin. Lehena 1999an izan zen. Bigarrena 2023an, pandemia zela-eta 2021ean izan behar zen Bertsolari Txapelketa Nagusia urtebete atzeratu zenez, Gipuzkoakoak ere bere egutegia moldatu baitzuen.
Estreinako lehian Anjel Mari Peñagarikano nagusitu zen eta jarraian jantzi zuten txapela Aitor Mendiluzek (1995), Maialen Lujanbiok (2003), Aitor Mendiluzek (2007), Aitor Sarriegik (2011) eta Beñat Gaztelumendik birritan (2015, 2019). Jardungo txapelduna da añorgatarra.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.