Secciones
Servicios
Destacamos
1997ko ekaina amaieran argitaratu zen ingelesez Harry Potter eta Sorgin Harria eta ordutik J. K. Rowling-ek sortutako magiaren mundua izugarri zabaldu da eta bertatik eratorritako produktuak asko izan dira: liburuak, filmak, antzerki obrak, merchandising-a, . Hala, badirudi laster Harry Potterren zaleek lehen serieaz gozatzeko aukera izango dutela.
Daily Mail egunkariaren arabera 'spin-off' bat egiteko elkarrizketak abiatu dituzte Warner Bros eta J.K. Rowling-ek. Lehen unean bilera hauek gezurtatu baziren ere, badirudi proiektua aurrera doala eta seriea HBO Max plataforman izango dela ikusgai. Argumentua oraindik ez dago argi eta Harry Potterren fanen artean teoria mordoa zabaldu dira.
Batetik, serie zazpigarren liburuaren epilogoaren jarraipena izan daitekeela. Hau da, Harry, Ron eta Hermione jada helduak direla eta euren seme-alabak Hogwartsen ikasten hasiak direla. Teoria honen defendatzaileek diote pertsonaia nagusi batean zentra daitekeela Warnerren proiektu berria, baina beste askok oroitzen dute 'Ume madarikatua' antzezlanak izan zuen kritika txarra.
Bestetik, 'Fantastic Beasts' sailari jarraipena emateko modua izan daiteke. Hasiera batean bost film egiteko asmoa zabaldu zen eta orain arte egin diren hiruetatik azken biek leihatilan jasandako porrotaren ostean zaila da pentsatzea beste biak modu berean egingo direla.
Zurrumurruak zurrumurru, argi dago Harry Potter oraindik errentagarria dela eta Warner Brosek zukua ateratzen jarraitzeko asmoa duela.
Lehenik umezurtz geratu zen Harry eta haren adiskideek Hogwarts azti eskolan bizitako gertaerak jaso ziren zazpi liburutan: Harry Potter eta Sorgin Harria (1997), Harry Potter eta Sekretuen Ganbera (1998), Harry Potter eta Azkabango presoa (1999), Harry Potter eta Suaren Kopa (2000), Harry Potter eta Fenixaren Ordena (2003), Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea (2006), Harry Potter eta Herioaren erlikiak (2007).
Ostean, Warner Bros etxearen eskutik liburu oro film bihurtu zen eta amaiera biribila emateko azkena bitan banatu zen. Gerora hau osatzeko Harry Potter eta Ume madarikatua (2016) argitaratu zen, polemika eta harrabots handia sortu zuen lana, eta 'Fantastic Beasts' sailaren hiru film.
Ez da horretan geratu, gainera, Harry Potter fenomenotik eratorritakoa. Ia liburu orotan oinarrituta bideojokoak kaleratu zituen frankiziak eta hainbat atrakzio sortu dira, esaterako Hogwarts-en oinarritutako Orlandoko parkea edo Londresen egin daitekeen Harry Potterren tourra. Laster gehituko zaie AEBtan irekiko den Baso Debekatuaren esperientzia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.