Borrar
Udane Mugerza sustapen eragilea eta Unai Iturriaga. Bertsozael Elkartea
Sortzaileen baldintzak duintzeko bidean «urratsa»
'Babes Kutxa'

Sortzaileen baldintzak duintzeko bidean «urratsa»

Bertsozale Elkarteak 'Babes Kutxa' deiturikoa sortu du ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko

Iker Mendia

Jueves, 3 de abril 2025, 12:36

Kultur sortzaileen kasuan ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko mekanismo faltaren aurrean, Bertsozale Elkarteak 'Babes Kutxa' deiturikoa sortu du plataformaren eremuan «eragiteko aukera eta beharra» ikusita. «Bertsozale elkartearen eginbeharra da bertsolarien, gai-jartzaileen, eta, oro har, sortzaileen lan baldintzak duintzea eta babestea. Sortzez ere halaxe izan zen eta urteak dihardu eginahal horretan», azaldu du Udane Mugerza Salegi Bertsozale Elkarteko sustapen eragileak. Guzti horretan bidelagun izan dugu Lanartea.

Lanarteak 2025eko urtarrilean argitaratutako Euskal Artisten Lan eta Baldintzen I. Inkesta kuantitatiboaren emaitzek oihartzun bezain beste dardara eragin zuten eta osteko hausnarketatik jaio da ekimena. Bide berriak urratzeko nahia eta ardura begi onez ikusten ditu Unai Iturriaga bertsolariak: «Momentu honetan bertsogintzaren parte garrantzitsua gara jardunean gabiltzan bertsolariak. Bertsozale Elkarteak guganako kezka izatea eta proposamenak egiteko ardura hartzea ondo ikusten dut».

Finean, Babes Kutsa deiturikoa «diru poltsa» bat dela azaldu dute eta irizpide sorta baten baitan, sortzaileen ezintasun puntual eta behin-behinekoei erantzuna emango diela. «Labur esanda, soldatapeko langileekin gizarte segurantzak betetzen duen funtzioa beteko luke». Adibide batekin lurreratu du Mugerzak: «soldatapeko langile batek laneko istripua izan badu, ekarpen ekonomikoa edukiko luke lana egin ezin duen tartean. Sortzaileen kasuan, aldiz, ez da horrela. Afoniko jartzen bada edo ahotsik gabe geratuko balitz, asteburu horretako saioak ez egiteagatik hilabete horretako diru sarreraren zati handi bat galduko luke». Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi zaio, bertsolariak edo gai-jartzaileak saiora joan ezin duenean, diru sarrerarik gabe geratu ez dadin.

Esperientziatik, Iturruaga alde azaldu da eta bertsolariek eskatzeko eta onartzeko zailtasunak izaten dituztela gaineratu du.«Nik uste dut gure burua teorikoki ez ezik, praktikoki langile moduan ikusteko ezinbestekoak direla halako elementuak. Gure buruari ere galdera hori egitera eramaten baikaitu: baldintza horietan joan behar al dut?», dio autokritika eginez.

Babes Kutxa Lanku eta Elkartearen bidez lotutako saioetan egikarituko da. Orduan, neurriak ez lioke errealitate osoari erantzungo, Lankuren eta Elkartearen bidez antolatutako saioak plazaren %35 baitira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sortzaileen baldintzak duintzeko bidean «urratsa»