

Secciones
Servicios
Destacamos
Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) elkarlanean arduratu dira aurten soziolinguistika sarien 12. edizioaren antolakuntzaz, eta aurrerantzean Txillardegi-Hausnartu izena emango diote deialdiari, soziolinguista donostiarraren omenez. Lanak aurkezteko epea irailaren 13ra bitarte dago zabalik, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
2008. urtean sortu zenetik, euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da lehiaketaren helburu nagusia. Euskal soziolinguistikarekin ikerlarien lana bultzatzea eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea bilatzen da.
Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke, beti ere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik. Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke, besteak beste, soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio zientzietatik proposatuak.
Txillardegi-Hausnartu Saria izenarekin, Jose Luis Alvarez Enparantza «Txillardegi» euskal soziolinguista handia omendu nahi da. Besteak beste, unibertsitatetik euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lan. 20 urtez izan zen EHUko irakasle, 1983-1984 ikasturtean Zorroagako campuseko Pedagogia Fakultatean lanean hasi zenetik. Irakasle lanetan hasi berri zela defendatu zuen tesia, gerora «Euskal azentuaz» liburua bihurtu zuena.
Era berean, bereziki azpimarratzekoa da soziolinguistika matematikoaren oinarriak 15 urteren buruan finkatu zituela izen bereko argitalpenarekin. «BAT» soziolinguistika aldizkaria sortu zuen 1990ean eta zuzendari lanak bete zituen 2002 arte.
2019ko sarietara lanak aurkezteko epemuga irailaren 13a izango da, eta irabazleentzako sariak handitu egin dira: lehen saria, 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat; bigarren saria, 1.300 euro; eta hirugarren saria, 1.000 euro.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.