Borrar
Tartean konpainiak hainbat obren 2025erako lehen datak iragarri ditu

Tartean konpainiak hainbat obren 2025erako lehen datak iragarri ditu

Besteak beste 'Non dira haurrak?', 'Kortxoaren Dilema', 'Ai gure juaneteak!', 'Hamalau' edo 'Ed3Akustikoa' antzezlanen boloak aurreratu ditu

J. A.

Martes, 31 de diciembre 2024, 11:25

Urtea amaitzearekin eta, beraz, 2025a hastearekin batera ohikoa da egutegia hartu eta plan berriak bilatzea. Datorrenari gogoz ekiteko zuzenekoak, bidaiak, egitasmoak eta proposamenak antolatzea. Ez dira aukera txarra Tarteanek proposatzen dituenak datozen hilabeteei begira, izan ere 'Non dira haurrak?', 'Kortxoaren Dilema', 'Ai gure juaneteak!', 'Hamalau' edo 'Ed3Akustikoa' antzezlanen hainbat data iragarri baititu.

Zortzi urteko neskato baten suizidio saiakera kontatzen duen obra da 'Non dira haurrak?'. Maddi du izena eta bolada txarra pasatzen ari da. « Ez du jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dute okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabiltza. Alabak ez du inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute. Hala ere, inork ezingo du saiakera tragikoa ekidin. Neskatxa hondartza ondoko harkaitz batzuetan agertuko da larri zaurituta», dio sinopsiak.

Gertakari horren gainean harilkatzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudelki zorrotz eta zeharo depresibo batek haurrengan duen eragina agerian uzten duelarik. Agendatutako ziten artean lehena apirilaren 6koa Errenterian izango da. Oraingoz aurreikusitako beste biak, urriaren 10ean Leioan eta azaroaren 16an Santurtzin, gaztelaniaz izango dira.

Hausnarketa mahai gainean jartzeko asmoan ez da atzean geratzen 'Kortxoaren dilema', Mireia Gabilondok zuzendua eta Patxo Telleriak sortu eta Mikel Martinezekin batera oholtzaratua. Dilema, zalantza eta «auzi ideologikoa» lehen geruzan, funtsean «giza kondizioari eta harremanei buruz» diharduen antzezlana da. «Errealitatetik abiatzen den gaia da, neurri batean ideologikoa eta politikoa. Protagonistaren dilema mamitsua eta interesgarria da edukiaren aldetik, baina dramaturgikoki eraginkorra izatea nahi nuen, antzerkirako ikuskizun potentea izatea», dio Telleriak. Jomuga horrekin thriller egitura jo «zuen» egokientzat « intriga, jakin mina, suspensea, zer gertatuko den, zalantzak, ezustekoak, bihurguneak... Ikusleak pertsonaiekin batera egiten du bidea».

2024an zehar hainbat emanaldi izanda, urtarrilaren 18an Durangon eta martxoaren 14an Ordizian izango da euskarazko bertsioarekin; gaztelaniazkoarekin Malagan (urtarrilak 31), Oviedon (martxoak 8), Palentzian (martxoak 27) eta Sestaon (maiatzak 30).

Telleria du atzean ere 'Ai gure juaneteak!' obrak, Mikel Laboaren zenbait kantaren gaur egungo begietatik egindako berrinterpretazioa abiapuntu izanda. Ikuskizun eszeniko hibridoan, hitzak eta musika uztartzen dituena, Telleriarekin batera izango dira Adrian Garcia de los Ojos (pianoa) eta Maider López (biola)

Urtarrilaren 2an hasiko du urtea Markinan eta gerora izango da Ondarroan (urtarrilak 5), Otxandion (urtarrilak 6), Lekeition (otsailak 7) eta Zumarragan (irailak 5).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tartean konpainiak hainbat obren 2025erako lehen datak iragarri ditu