I. Mendia
Sábado, 10 de agosto 2024, 11:49
Macarena Recuerda Shepherdek abuztuaren 6tik 11ra 'The Watching Machine' lanaren emanaldi bana egingo du egunero 17:15ean Edinburgh Fringe Festivalaren baitan egiten den Dance Basen. 'The Watching Machine' ilusionismoari buruzko trilogia baten bigarren pieza da. Argia eta itzalak ilusio optikoen bidez fikzionalizatzen diren instalazio txikiz osatutako pieza.
Publicidad
Etxepare Euskal Institutuak, ADDE euskal dantza profesionalen elkartearekin elkarlanean, 2024ko abuztuaren 5etik 12ra ospatuko den Fringe Festival-en (Edinburgo, Eskozia) parte hartzeko deialdia luzatu zien euskal dantza konpainia profesionalei. Deialdi horren emaitza da parte hartzea da.
Edinburgh Fringe Festivala munduko kultur ekitaldi handienetariko eta garrantzitsuenetako bat da. Urtero ospatzen da Edinburgon, Eskozian, abuztuan zehar. Honekin batera egiten da Fringe arte eszenikoen jaialdi alternatiboa eta honen baitan egiten da Dance Base dantza azoka. Artistentzat oso plataforma garrantzitsua da, bai ikusgarritasunagatik eta baita nazioarteko kulturgileekin Networking aukeragatik.
Jaialdia irekia eta parte-hartzailea da, eta «forma eta hizkuntza eszenikoa berritzea» du ezaugarri, gizarte-planteamendu aldarrikatzaileei lotuta, eta, azken batean, «kultura-fenomenoa deszentralizatzea». Ez dago hautaketa-batzorderik, eta horri esker, jaialdi formalagoetan onartuko ez liratekeen eredu esperimentalen erakusleiho bihurtu da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.