

Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 26 de enero 2023
Bigarren urtez jarraian otsailean izango da Lumafest! Jaialdia, Gipuzkoako gazteentzako literatura eta gazteen sorkuntza sustatu nahi dituen topaketa. Otsailaren 9tik 11era izango da Koldo Mitxelena Kulturunean eta berritasun gisa poesia eta TikTok izango dira protagonista. Gainera, lehenengoz, Elkarren lankidetza izango du euskarazko literatura sorkuntza ikusarazteko.
Programa ostegunean hasiko da, otsailak 9, KMK-ko Ganbara Aretoan arratsaldeko 18:00etan Jasone Osoro kazetari eta idazle elgoibartarraren eta Karlos Aretxabaleta idazlearen arteko solasaldiarekin. Jasone euskarazko gazte literaturaren egilerik irakurrienetako bat da eta Festa (Elkar) aurkeztuko du; Karlosek, aldiz, Sex-sua (Elkar) aurkeztuko du, desioa, sentimenduak eta zentzumenak aztertzen dituen kontakizun bilduma
Saioaren ondoren, 19:00etan, egile horiek emango dituzte euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren lehen eta bigarren sariak.
Ostiralean, otsailak 10, 18:00etan, Elise Kovaren La caída del príncipe de fuego (Puck Editorial) aurkeztuko da. Egile estatubatuarra USA Todayren supersalmenta bihurtu da, fantasiaz eta izaki magikoz betetako sagei esker. Aurkezpena ingelesez egingo da aldi bereko interpretazioarekin, eta bertaratzeko aurrez izena eman beharko da evenbrite bidez (esteka). Bere liburua aurkeztu ondoren, egileak aleak sinatuko ditu eta argazkiak aterako ditu bertaratutakoekin.
Otsailaren 11n, larunbatean, 16:30etik aurrera, Leire Vargasek euskarazko inprobisazio poetikoko workshopa egingo du eta Dena ametsa den irudipena (Elkar) liburua aurkeztuko du. Oso nobedade berezia da eta jaialdiaren programan sartu da. Aldez aurretik izena eman beharko da evenbriten bidez (esteka), plazak mugatuak izango baitira, Leirek egitura parte-hartzaile eta dinamikoa landu duelako. Leire Vargas bertsolaria, idazlea eta itzultzailea da, eta 2021ean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen. Tokiko literatura panoramako egile berrien artean etorkizun handienekoena da.
Jaialdia amaitzeko, 17:30ean, azken liburu sinatzea egingo da Victoria Álvarez idazlearen eskutik, eta, ondoren, 18:00etan, Las Eternas aurkeztuko du, ikusleen artean onarpen handia izan duen girotze historikoko eleberria. Salamancako idazle gazteak hainbat literatur sari ditu, besteak beste, Torrente Ballester saria.
Gaztelaniazko kontakizun laburren lehiaketako sarien banaketa larunbatean izango da, 19:00etan, edizio honi amaiera emateko ekitaldi gisa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.