Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Viernes, 4 de octubre 2024, 14:51
Irailaren hasieran aurkeztu zuen ETB taldeak 2024-25 denboraldirako programazioa 'Emozioen festa' lelopean eta Aldatu Gidoia ekimenetik gogor kritikatu du mahai gainean jarritako proposamena idatzi batean. 'ETB emozioen festa izan dadin, aldatu gidoia euskararen alde!' izenburupean «zenbait gertakari kezkagarri» aurkitu dituztela ohartarazi dute, batik bat eskaintza nagusiak ETB2n daudela, ETB3 «aipatu ere ez izana» eta orokorrean «nazioarteko fikzio guztia» gaztelaniaz eskaintzen dela». Horren aurrean mugimendu euskaltzaleari lanean jarraitzeko deia egin die ekimenak.
Idatziak fokoa jarri du 'Vaya semanita', 'Generación click', 'RH+' edo 'Vascos por el mundo saioetan'. Lehenaz, programazio berritasun nagusietako bat, aktore euskaldun ugari ikusiko direla dio, baina « gaztelaniaz lan egiten, beste behin». Hala, testua nabarmentzen du badirela «badira aski gidoilari, zuzendari, artista... euskaldun, profesional onak, euskarazko umore saioak egiteko». Ildo beretik mintzo da 'RH+' saioaz.
Bigarrenaz «gazte euskaldunak erdaraz egiten» jarri dituela salatzen du Aldatu Gidoiak, ostean euskaraz jartzeko itzuli egiten dela gehituz. Euskararen aldeko apustua aldarrikatzen dute eta gazteak gaztelaniara «ez lerratzea». Bideratze hori ere aipatzen dute munduko txokoak euskaldunen eskutik ezagutzeko saioaz, non Galizan, Katalunian edo Valentziako erkidegoan egin diren saioetan ez den entzuten bertako hizkuntzarik.
Aurkezpenean haur eta gaztetxoei bideratutako ETB3 aipatu ere ez izana «deigarria» dela diote eta apustu falta adierazten duela. Txanponaren beste aldea da haientzat 3Cat. «Eskaintza oparoa iragarri du», diote, besteak beste 'Bola de drac Super', 'Paw Patrol' (La patrulla canina) eta 'One Piece' serie arrakastatsuak.
Kasu harekin alderatuta azaltzen dute nazioarteko fikzioan EITBk eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak, gaztelaniaren aldeko apustua egin dutela
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.