Aldatu Gidoia ekimenak egindako agerraldi bateko irudia.
Aldatu Gidoia

ETB taldeak aurkeztutako programazioa 'gogor kritikatu dute

Aldatu Gidoia ekimenak «zenbait gertakari kezkagarri» aurkitu dituztela ohartarazi du idatzi batean

J. A.

Viernes, 4 de octubre 2024, 14:51

Irailaren hasieran aurkeztu zuen ETB taldeak 2024-25 denboraldirako programazioa 'Emozioen festa' lelopean eta Aldatu Gidoia ekimenetik gogor kritikatu du mahai gainean jarritako proposamena idatzi batean. 'ETB emozioen festa izan dadin, aldatu gidoia euskararen alde!' izenburupean «zenbait gertakari kezkagarri» aurkitu dituztela ohartarazi dute, batik bat eskaintza nagusiak ETB2n daudela, ETB3 «aipatu ere ez izana» eta orokorrean «nazioarteko fikzio guztia» gaztelaniaz eskaintzen dela». Horren aurrean mugimendu euskaltzaleari lanean jarraitzeko deia egin die ekimenak.

Publicidad

Idatziak fokoa jarri du 'Vaya semanita', 'Generación click', 'RH+' edo 'Vascos por el mundo saioetan'. Lehenaz, programazio berritasun nagusietako bat, aktore euskaldun ugari ikusiko direla dio, baina « gaztelaniaz lan egiten, beste behin». Hala, testua nabarmentzen du badirela «badira aski gidoilari, zuzendari, artista... euskaldun, profesional onak, euskarazko umore saioak egiteko». Ildo beretik mintzo da 'RH+' saioaz.

Bigarrenaz «gazte euskaldunak erdaraz egiten» jarri dituela salatzen du Aldatu Gidoiak, ostean euskaraz jartzeko itzuli egiten dela gehituz. Euskararen aldeko apustua aldarrikatzen dute eta gazteak gaztelaniara «ez lerratzea». Bideratze hori ere aipatzen dute munduko txokoak euskaldunen eskutik ezagutzeko saioaz, non Galizan, Katalunian edo Valentziako erkidegoan egin diren saioetan ez den entzuten bertako hizkuntzarik.

ETB3, aipatu ere ez

Aurkezpenean haur eta gaztetxoei bideratutako ETB3 aipatu ere ez izana «deigarria» dela diote eta apustu falta adierazten duela. Txanponaren beste aldea da haientzat 3Cat. «Eskaintza oparoa iragarri du», diote, besteak beste 'Bola de drac Super', 'Paw Patrol' (La patrulla canina) eta 'One Piece' serie arrakastatsuak.

Kasu harekin alderatuta azaltzen dute nazioarteko fikzioan EITBk eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak, gaztelaniaren aldeko apustua egin dutela

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad