Borrar
Glaziarren desagertze arriskuaz ohartzeko dokuseriea
'Glaziarrak Agurtzen'

Glaziarren desagertze arriskuaz ohartzeko dokuseriea

Eñaut Izagirre glaziologoak gidatuko duen saioak Aneto, Infiernos, Perdido eta Vignemale izango ditu mintzagai

I. Mendia

Martes, 25 de marzo 2025, 16:21

Pirinioetako Aneto, Infiernos, Perdido eta Vignemale glaziarrak desagertzeko arriskuan daude. Ez da azken orduko lerroburua, baina horrek ez dio garrantzia kentzen edo arduratzeko arrazoiak gutxitzen. Hari horri tiraka eta zergatiak bilatu eta ondorioak aztertzeko asmoz Eñaut Izagirre glaziologoaren eskutik 'Glaziarrak Agurtzen' dokuseriea ondu du EITBk. «Lau glaziarren bilakaera eta egungo egoera erakusteko bidaia proposatzen digu», azaldu dute. Gainera, 2025eko martxoaren 21ean ospatu zen lehen aldiz Glaziarren Mundu Eguna eta Nazio Batuek Glaziarren urtea izendatu dute 2025a.

Jada ikusgai Primeran streaming plataforman, Aneto-Aire izeneko atalean Arnaitz Fernández fisikari eta EITBko 'Eguraldia' saioko aurkezlea izango du alboan, eta Aneto Maladeta glaziarrera igoko dira biak. Hala, aldaketa klimatikoak glaziarretan eragin dituen hondamenak aztertuko dituzte, batek fisikari ikuspegitik eta besteak glaziologoarenetik eta mendizaletasunetik. Bilbao BBK Mendi Film jaialdiaren azken edizioan aurkeztu zuten.

Inguru hartako paisaia eta bazter ederrak bisitatuko dituzte, eta airetik hartutako irudiak ere eskainiko dituzte, parapentean zeharkaldi bat ere eginez. Hartara, glaziarrak desagertzeak airean duen eragina aztertuko dute.

Lanak, gainera, ikus-entzunezkoen teknologia berrien beste ikuspegi bat dakar, 3Daren eta efektu bisualen bidez errealitateak irudimenarekin bat egingo baitu. Hala, atal bakoitza esperientzia paregabea izango da: 3Dko elementuak benetako paisaiekin lotuz, Pirinioetako glaziarren desagerpenari buruzko narratiba bisualki liluragarria eskainiko da. Adimen artifizialarekin irudi bereziak sortuta, adibidez, oinarrizko kanpamentu birtual baten sorrera islatuko dute; eta produkzio birtuala eta errealitate areagotua baliatuz, denboran atzera eta aurrera egingo dute.

Gainera, Glaziarren Mundu Egunarekin bat egin eta erreportaje bereziak eskainiko dituzte «Eguraldia» saioan eta ORAIN albiste kanal berrian, #ekin_transformazioa ekimenaren barruan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Glaziarren desagertze arriskuaz ohartzeko dokuseriea