Borrar

Helsinkin izango da 'Euskalonski'-ko lantaldea

Pello Reparazek Finlandiako hiriburuan bizi diren euskaldunak ezagutuko ditu

Martes, 24 de septiembre 2019, 11:50

Eskularruak jantzi eta Helsinkira joango da Pello Reparaz, astearteko 'Euskalonski' saioan. Iparraldean, mapak amaitzen diren tokian dago Finlandia, Norvegiarekin muga eginez, pinguinoen eta hartz polarren ezkutalekuetatik oso gertu.

Lanera joatekotan topatuko da Pello Erika Paakinenenkin, baina ez edonola: itsasbazterrean dauden igerileku naturaletan bainatzen da egunero, ur izoztua ona delakoan.

Ederki freskatu eta gero, Hanna Lanttorekin egingo du topo Helsinkiko kale izoztuetan, eta honek euskara nola hitz egiten duen irakatsiko dio. Bestalde, gizarte laguntza amaigabe idiliko horiek egiazkoak ote diren deskubrituko du Pellok Ibai Mendia eta haren neskalagun finlandiarrarekin.

Batzuetan, gauzak ez dira saltzen dizkiguten bezalakoak. Aitor eta Maia Ossa bikiak Zumaiatik etorri ziren, baina ez atzerrira, jatorrira baizik. Pellok haien istorio bitxi eta polita ezagutuko du Helsinkiko saunarik txikienean.

Elur maluta eta kale izoztuen artean euskalonski paregabeak topatuko ditu Pellok: Lourdes Pastoriza interpreteak 40 urterekin Finlandiara joatea erabaki zuen alaba euskal herrian utzita. Gurutze Etxeberriak, ordea, Finlandian seme-alabak edukitzea erabaki zuen eta hantxe topatuko ditu Pellok Elene eta Julen Sillanpaa, euskaraz abesten.

Azkenik, tabernak eta hizkuntzak asko maite dituen Timo Riiho finlandiarrarekin egingo du hitzordua Kaurismakiren filmetatik ateratakoa dirudien taberna batean. 'Euskalonski' astearte honetan izango da ikusgai, 22:00ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Helsinkin izango da 'Euskalonski'-ko lantaldea