
Viernes, 31 de diciembre 2021, 12:42
Euskal Telebistak irudi berria estreinatuko du urtarrilaren 1etik aurrera. Mikel Urmeneta artista eta ilustratzaileak egindako diseinuak euskal kultura eta tradizioa hartzen ditu ardatz eta, ohar baten bidez adierazi duten moduan, «batzen gaituen identitate kolektiboa irudikatzea» du helburu.
Publicidad
2022an 40 urte beteko dira ETBko txantxangorriak lehen aldiz hegan egin zuenetik. «Ordutik -azaldu dute-,, ikur horrek adierazi du komunikazio taldearentzat garrantzitsua izan den guztia: gure hizkuntza eta gure kultura bultzatzea, gure gizartearekin emozionalki lotzen gaituztelako».
Lerro honetan, Urmenetak azaldu du «ETB txantxangorri batetik jaio den bezala, txantxangorri hori arrautza batetik jaio da, eta zergatik ez, euskaldun guztien etxea izan daitekeen arrautza batetik. Jatorria, bizitzaren iturria eta euskal gauza guztien kontenedorea izango litzateke arrautza hori, euskal gizartearena, euskararena, txantxangorriarena eta euskal telebistak ordezkatzen duen guztiarena.»
Bestalde, irudi berriaren ikonografiari dagokionez, «euskal eskultoreen eskolan inspiratutako ikurrak dira, Oteiza, Chillida edo Basterretxearen lanetan, besteak beste» azaldu du ilustratzaileak. «Elementu berriak dira, oso indartsuak. Irudi berri hau disruptiboa, cool, entretenigarria eta jendearen gertukoa izango da dudarik gabe.»
«Telebista gizartearen isla» esamoldeari jarraituz, «telebista modernoa, bateratzailea, aurrerakoia eta konpetitiboa bihurtzeko erronkari aurre egin nahi dio Euskal Telebistak». Unai Iparragirre ETBko zuzendariak helburu horiek lortzeko bideaz honakoa esan du: «ETB marka sendotuko dugu, kate ezberdinak pertsonalizatuko ditugu, EITBko hedabide guztien arteko elkarlana estutuko dugu, estrategia digitalari bultzada emango diogu eta ETBra talentua erakarriko dugu.»
Publicidad
Unai Iparragirreren hitzetan, «euskal gizarteari etorkizunerako bidean aurrerapausoak ematen lagunduko dion telebista nahi dugu: euskalduna baina munduari zabalik dagoena; ohitura zaharrak zaintzen dituena baina aire berritzaileak ezinbesteko dituena; euskararen erabilera sustatzen duena edukietan gizartearen aniztasuna islatzen duelarik; eta informazioa eta entretenimendua ezezik eduki hezitzaileak ere eskaintzen dituena. Guzti hori, kalitatezko telebista publikoaren eredu bihurtzeko helburuarekin.»
Horrela, «EITBren estrategia eta balore berriekin lerrokatuta» sortu da ETBren irudi berria, eta datorren urtarrilaren 1ean estreinatuko da, urte berriaren hasierarekin batera, eta Gasteiztik zuzenean eskainiko den kanpaien emanaldiaren ondoren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.