'Berpiztu'

Kepa Junkerari buruzko seriea jada ikusgai Primeran plataforman

Bizitzen eta sortzen jarraitzen duen musikariaren ikuspegi intimoa eta pertsonala erakusten du lau ataleko ikus-entzunezko lanak

I. Mendia

Viernes, 15 de diciembre 2023, 15:00

Kepa Junkerak iktusa izan zuenetik bost urte bete direnean, 'Berpiztu' seriea Primeran Plataforman estreinatuko da. 2018ko abenduaren 6an, Ganten, emanaldia eskaintzen ari zela, eszenatik atera zen musikariak bizitzen eta sortzen jarraitzen duela erakutsiko du serieak. «Musikariaren ikuspegi intimoa eta pertsonala» lau ataletan jasoko du ikus-entzunezkoak.

Publicidad

Soinu txikiarekin mugak gainditu eta ibilbide oparoa egin du Junkerak. Iktusa jasan ondoren, baina, bide sortzaile berriak esploratzen, sustraiekin konektatzen eta bere burua berrasmatzen ikasi beharra izan du, seriean azaltzen duenez. Musikarekiko duen pasioak lagundu dio bide horretan, eta, horregatik, 'Berpiztu: Kepa Junkera' dokumental sailak artistaren «sormena eta talentua bakarrik ez, musika bera ere omentzen du», EITBk nabarmendu bezala.

Sustraietatik abiatuko da seriea, trikitixa lehiaketetako lehen emanaldietatik. Bigarren atalak, Kepa Junkeraren ibilbide luzea errepasatzeaz gain, iktusaren ondoren bere errekuperazio-prozesua nolakoa den erakutsiko du, familia eta lagunak ondoan dituela beti. Hirugarren atalean, musikari handiaren irudia deskubritzen eta gozatzen jarraituko dugu, bere ibilbide luzean bidelagun izan dituen pertsonekin. Bidaia bukatzeko, Keparen egunerokoa nolakoa den ikusiko dugu Busturiako bere etxean, Oliene baserrian, eta ingurukoek iktusa nola jasan zuten jakingo dugu. Laugarren atalak, berebat, Junkeraren sormen eklektikora eta anitzera hurbilduko du ikuslea.

Ostegunean bertan, Kepa Junkera eta Berpiztu liburuaren egileak Fidias fundazioaren aldeko elkartasun ekitaldian egongo dira. Integrazioaren eta artean bitartez garapen interpertsonala bultzatzen duen elkartea da Fidias, eta haren aldeko ekitaldia Bilbon egingo da, Mediolanum fundazioaren egoitzan (Elkano kalea 9, 8 solairua), 19:30ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad