Iker Mendia
Martes, 26 de septiembre 2023, 13:31
Umorezko lehiaketa berria estreinatuko du astearte honetan, irailak 26, ETB1ek. 'Lotsagabeak' izenburupean eta Iker Galartza eta Mireia Nogales aurkezle lanetan arituko direla, 100 lotsagabe arituko dira lehia bete-betean, tankera guztietako proba zoroei aurre egiten: uretan, belarretan, lokatzetan, errugbi jokalarien aurka edota beraien artean. Saioa 22:30ean abiatuko da eta lehen katean ikusteaz gain webgunean ere jarraitu ahal izango da.
Publicidad
Astearte gauero emitituko da ETB1en programazioan apustu garrantzitsuenetakoa izan dena. Astero, ondo pasatzea gain -hori omen da helburuetako bat- lehiakideetako batek 10.000 euroko saria irabazteko aukera izango du. Hala, lehen programan 100 gazte hasiko dira lehian, eta astero-astero kopuru hori jaisten joango da, azkenean lotsagabe batek irabazi arte.
Galartza eta Nogalesez gain aurpegi ezagun gehiago izango da 'Lotsagabeak' programan, Odei Jainaga atleta eta Aiora Enparantza aktorea arituko baitira epaile lanetan.
Lehiaketaz gain, Barbara Goenagak aurkeztuko duen 'Ztanda' talent showa, Euskal Herriko abeslari onena bilatuko duena edota Itziar Ituño eta Eneko Sagardoi aurkeztuko duten 'Zinea Zetaz' saioak ere nabarmendu zituzten iraila hasieran deboraldia aurkezteko egindako agerraldian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.