!['Abiapuntua': Mikel Goñik kartzelan dagoenetik lehen elkarrizketa eskainiko du](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202201/25/media/cortadas/mikel-abiapuntua-k0EF-U160651504450R2C-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
!['Abiapuntua': Mikel Goñik kartzelan dagoenetik lehen elkarrizketa eskainiko du](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202201/25/media/cortadas/mikel-abiapuntua-k0EF-U160651504450R2C-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Gutxi izango dira Mikel Goñi edo Goñi II.a entzunda nortaz ari garen jakingo ez dutenak. Jubenil eta afizionatu mailan jada sekulako harrabotsa sortu zuen, aho bete hortz utzi zituen ia pilotazale guztiak profesionaletan frontoiak bete zituen bederatzi urteetan eta hauetatik kanpoko gertaerengatik egunkarietako orrialdetan maiz atera zen ere. 2005ean ASPEk kontratua eten ostean erakustaldiz erakustaldi ibili zen eta ETBko 'El conquis' saioan ere agerraldiak izan zituen. Azkenekoz fokuan 2018an izan zen, «eraso eta estortsioa egiteagatik» espetxeratu zutenean.
Astearte gau honetan kartzelan dagoenetik lehen elkarrizketa eskainiko du 'Abiapuntua' saioan 22:30etatik aurrera handik irteteko baimen bat baliatuta. «Belaunaldi oso baten idoloa izan zen Mikel Goñi, baina distirak ez zuen asko iraun», azaldu du komunikazio taldeak promozio irudietan. Eta ez dio gezurrik. Afizionatu mailan ibilbide laburra izan zuen lehen mailan debuta segituan egin zuelako. Palmaresean ditu 1997ko bigarren mailako txapela, 1999an binakako txapela jantzi zuen eta 2001ean lau t'erdikoa. Lau urtean gutxik lortutakoa erdiesteaz gain, zuen nerbio biziak frontoiak piztu zituen. Ikusgarriak ziren egiten zituenak: sotamanoak, jauziak lurrera, erreboteak... Eta ez hain ikusgarriak haserretzen zenean zituen prontoak.
"Kale bazterrean" bizitzea zer da? Eta gizarte bazterketa jasaten dutenekin nola jokatzen dugu? Ez galdu bihar #ABIAPUNTUA. Kartzelan dagoenetik #MikelGoñi-k eman duen lehenengo elkarrizketa ikusiko duzue. pic.twitter.com/QNdhLL4esa
Xabier Madariaga Idirin (@XMadariagaI) January 24, 2022
'Abiapuntua' «oraindik existitzen diren aurreiritzien hesi soziala apurtzeko» saioa da, sei gazte protagonistak biziko dituzten esperientzia ezberdinen bitartez galdera mordoa erantzuteko. Astearte honetan espetxeak eta preso ohiak izango da gaia Mikel Goñiri egindako elkarrizketaren bitartez. Egoerari buelta eman eta hortik ikasteko prest dagoela esan die sei gazteei. «Exkonbikto baino jende txarra ez gara eh», entzun daiteke dioela Goñik EITBk zintzilikatu duen aurrerapenean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.