Gutxi izango dira Mikel Goñi edo Goñi II.a entzunda nortaz ari garen jakingo ez dutenak. Jubenil eta afizionatu mailan jada sekulako harrabotsa sortu zuen, aho bete hortz utzi zituen ia pilotazale guztiak profesionaletan frontoiak bete zituen bederatzi urteetan eta hauetatik kanpoko gertaerengatik egunkarietako orrialdetan maiz atera zen ere. 2005ean ASPEk kontratua eten ostean erakustaldiz erakustaldi ibili zen eta ETBko 'El conquis' saioan ere agerraldiak izan zituen. Azkenekoz fokuan 2018an izan zen, «eraso eta estortsioa egiteagatik» espetxeratu zutenean.
Publicidad
Astearte gau honetan kartzelan dagoenetik lehen elkarrizketa eskainiko du 'Abiapuntua' saioan 22:30etatik aurrera handik irteteko baimen bat baliatuta. «Belaunaldi oso baten idoloa izan zen Mikel Goñi, baina distirak ez zuen asko iraun», azaldu du komunikazio taldeak promozio irudietan. Eta ez dio gezurrik. Afizionatu mailan ibilbide laburra izan zuen lehen mailan debuta segituan egin zuelako. Palmaresean ditu 1997ko bigarren mailako txapela, 1999an binakako txapela jantzi zuen eta 2001ean lau t'erdikoa. Lau urtean gutxik lortutakoa erdiesteaz gain, zuen nerbio biziak frontoiak piztu zituen. Ikusgarriak ziren egiten zituenak: sotamanoak, jauziak lurrera, erreboteak... Eta ez hain ikusgarriak haserretzen zenean zituen prontoak.
'Abiapuntua' «oraindik existitzen diren aurreiritzien hesi soziala apurtzeko» saioa da, sei gazte protagonistak biziko dituzten esperientzia ezberdinen bitartez galdera mordoa erantzuteko. Astearte honetan espetxeak eta preso ohiak izango da gaia Mikel Goñiri egindako elkarrizketaren bitartez. Egoerari buelta eman eta hortik ikasteko prest dagoela esan die sei gazteei. «Exkonbikto baino jende txarra ez gara eh», entzun daiteke dioela Goñik EITBk zintzilikatu duen aurrerapenean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.