Nazioarteko hedabide publikoentzat anfitrioi

Maiatzean INPUT 2025 nazioarteko konferentzia, komunikabideen sortzaileentzako hizordua, hartuko du EITBk

DV

Jueves, 6 de febrero 2025, 14:59

Nazioarteko hedabide publikoentzat anfitrioi izanda, 300 profesional baino gehiago bilduko dira maiatzaren 3tik 7ra Bilbon izango den INPUT 2025 nazioarteko konferentzian, komunikabideen sortzaileentzako hizordua. Mundu osoko kate publikoen bideo-ekoizpen eta hedabide digital onenak aurkeztuko dira. Kongresuan izena emateko epea zabalik dago.

Publicidad

Iaz Charlestonen (Hego Carolina, AEB) izandako parte hartze arrakastatsuaren ondoren, aurten EITBk antolatuko du INPUT 2025 nazioarteko konferentzia entzutetsua. Telebista publikoen eta programen sortzaileen erakundea da INPUT, eta urtero nazioarteko konferentzia antolatzen du telebista publikoaren mugak eztabaidatzeko eta horiei aurre egiteko. Berez, INPUT ez da ohiko jaialdi bat, ezta merkatu edo lehiaketa bat ere; hartara, ez du inolako interes komertzialik. Izatez, zerbitzu publikoko ekoizpen berrien hausnarketa sakon eta profesionalera bideratzen da.

Hain zuzen ere, joan den maiatzean, Estatu Batuetan egindako konferentzian, 'Porno Belaunaldia' EITBko dokuserie arrakastatsua aurkeztu zuen Unai Iparragirre ETBko zuzendariak. Zerbitzu publikoan egindako lanagatik hautatu zuten lana, eta mundu osoko 23 herrialdetako hedabide publikoetatik iritsitako 78 programa izan ziren bertan, horien artean gure ikus-entzunezko talde publikoa.

Orain, edizio honetako anfitrioi dugu EITB, eta jada zabalik dago maiatzaren 3tik 7ra Bilbon egingo den hitzorduan parte hartzeko izena ematea, INPUT webgunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad