Sábado, 23 de febrero 2019
Aste honetan kontrasteei buruz arituko dira. Nola kantatzen dute bertsolariek gaur hiriko aretoan, bihar tabernan eta etzi herriko plazan? Maialen Lujanbiok eman dizkigu zenbait gako: Lasarte-Oriako bertso saio literarioan eta Astigarragako Ipintza sagardotegiko bertso bazkarian egon dira berarekin.
Publicidad
Inguru ezberdinetara egokitu behar denari buruz hitz egiterako orduan askotan erabili ohi da kameleoiaren metafora. Bertsolariek, kameleoiak bezala, ingurura egokitzen ikasten dute. Asteburu batean bi saio guztiz ezberdinetan kantatzea suerta dakieke. Horren adibide izango dira aste honetako Hitzetik Hortzera programako bi bertso saioak. Maialen Lujanbio kantuan ikusiko dugu Lasarte-Oriako bertso saio literarioan eta, hurrengo egunean, Astigarragako Ipintza sagardotegiko bertso bazkarian. Nola aldatu azalez hainbestetan eta esentzia mantendu aldi berean?
Igandeko programan, Eider Perez aurkezlea Maialen Lujanbiorekin elkartuko da. Gaur egun, kantuan diharduten bertsolarien artean jendaurrean gehien kantatzen duen bertsolarietako bat da hernaniarra. Zeintzuk izango dira beretzat gaur plazan, bihar aretoan eta etzi sagardotegian gustura eta eroso kantatzeko gakoak? Jakina da bertsolariak ez duela soilik kameleoiak bezala kolorez aldatzeko lana egin behar. Bertsolariak kolore ezberdin horietan eroso jarduten ikasi behar du, eta gorputzaldi aldaketa hori nola egiten duen aztertuko dute. Horrez gain, bertsolariak publikoa nola irakurtzen duen ere galdetuko diote.
Hala, bertsolaritzaren kontrasteak bistaratzeko, kontraste handiko bi saio ekarriko dituzte pantailara. Lasarte-Oriako bertso saio literarioan kantuan aritu ziren Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi; gai jartzaile lanak Oier Guillan aktoreak egin zituen. Bestalde, Astigarrako Ipintza sagardotegian Zaporeak elkartearen aldeko bertso bazkarian kantuan izan ziren Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.
Programak 30 urte bete ditu, eta hori ospatzeko, hilero-hilero lehen programa horietako irudiak eta bertsoak berreskuratzen dihardute. Igandeko programan bigarren atala gogoratuko dute. Jon Lopategi eta Jon Enbeita Andoainen entzungo dituzte bertsotan. Mutrikuko bertso bazkari batean Imanol Lazkano, Jon Azpillaga eta Roman Maiz 'Okelar'. Gainera, Lazkao Txikiren eta Manuel Lasarteren hitzak ere ekarriko ditugu gogora.
Publicidad
Igandean, 15:00etan, Euskal Telebistako lehen katean; eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez ere izango du aukera, EITB Nahieran atarian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.