Borrar
'Txakur Patruila' jada ikusgai da Makusin

'Txakur Patruila' jada ikusgai da Makusin

Aurreneko 48 atalak sareratu ditu EITB taldearen atariak eta, iturriek zabaldu dutenez, bigarren denboraldia aurrerago jarriko dute

I. Mendia

Lunes, 10 de febrero 2025, 14:35

Marshall, Rubble, Chase, Rocky, Zuma, Skye, Everest, Tracker, Ella, Tuck eta Rex txakurkumeak eta teknologian aditua den Ryder protagonista dituen 'PAW Patrol' aurrerantzean euskaraz ikusgai izango da 'Txakur Patruila' izenburupean Makusin, aspaldiko eskari bat erantzuna emanez. Aurreneko 48 atalak sareratu ditu EITB taldearen atariak eta, iturriek zabaldu dutenez, bigarren denboraldia aurrerago jarriko dute.

Txakurkume bakoitzak nortasun berezia du, eta trebetasun desberdina ematen dio taldeari. Talde-lanaren eta herritartasun onaren garrantziaren adibide dira. Guztiek motxila bereziak dituzte bizkarrean edozer gauza maneiatzen laguntzeko -katutxoak erreskatatzeko gizakiak salbatzera, tren bat harkaitz-lerradura batetik, etab.-

Keith Chapmanek 2011n sortu eta bi urte beranduago estreinatu zuen Nickelodeon kateak 'PAW Patrol' seriea eta ordutik 10 denboraldi eta 250 ataletik gora izan ditu. Aspaldian ahots ugarik eskatu zuten haurrek euskaraz ere gozatzeko aukera izatea, gaztelaniara zein frantsesera itzuli delako, eta orain Makusin izango dira txakurkume taldearen abenturak.

'Dragoi Bola' eta 'One Piece'

Albistea ez da EITBren plataformak emandako bakarra, duela gutxi Makusi jaian jakinarazi baitzen urtarrilaren 18tik aurrera Dragoi Bola, Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola Super saioen atalak ere ikusgai izango direla. Aurten Akira Toriyama hiltzeaz gain, 35 urte bete dira ETBk lehen aldiz Dragoi Bola euskaraz igorri zuela. Eskaintzara batzen hurrena One Piece animaziozko saioko atalak izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Txakur Patruila' jada ikusgai da Makusin