J. A.
Viernes, 1 de noviembre 2024, 12:15
Datorren aste-bukaeran, azaroaren 9an, Txalapartak Usurbil hartuko du Jexux Artze kultur elkartearen eta 650 Usurbil Bizi turismo proiektuaren elkarlanaren eskutik. Izan ere, bi erakundeek gorazarre egingo diote musika instrumentu hutsetik harago doanari Txokoalden eta Aginagan, egun osoko egitarauaren bidez.
Publicidad
10:00. Harrera eta ezkilak jotzea, dema plazan.
12:00. Oreka TX eta mokadutxoa, Txokoaldeko Txalaparta Txokoan.
14:00. Ibilaldia Erriberatik, albokariekin.
15:00. Bazkaria, Aginaga Sagardotegian. Tiketak aurrez erosi beharko dira.
17:00. Madrilen Txalaparta taldearen emanaldia, sagardotegian
20:00. Fanfarrikant eta txalaparta kalejira, herrian zehar
Ekimena ez da ez ausazkoa ez estreinakoa, Jexux Artzeren heriotzaren 20. urteurrenaren bueltan, 2022ko maiatzean, kultur erakundeak jada I. Txalaparta festa antolatu baitzuen, agerraldian oroitu zutenez. Aurten, maiatzean ekitaldiren bat antolatu arren, festa bera azarora atzeratzea erabaki zuten, eta 650 Usurbil Bizirekin elkarlanean prestatu. Txalaparta jotzeko hainbat moduz gozatzeko aukera izango da, herriko zein herritik kanpoko txalapartarien eskutik.
Eguna goizeko 10etan hasiko dute. Une horretan, antolakuntzatik dei egin zaie bertaratzeko asmoa dutenei dema plazan izateko, Salbatore elizako ezkilak joko baitira sokekin, garai batean Artze anaiek egiten zuten bezala, ikusleei harrera egiteko. Ostean, eguerdiko 12:00etan. Oreka T taldeko kideen txanda izango da eta, segidan, mokadutxoa eskainiko da Txokoaldeko Txalaparta Txokoan.
Inguruko parajeak ezagutzeko aukera ere izango da, 14:00etan eta albokarien laguntzarekin ibilaldia egingo baita Erriberatik. Une ezin hobea 15:00etan Aginaga Sagardotegian egingo den bazkarirako tokia egiteko. Antolakuntzatik aurreratu dutenez tiketak aurrez erosi beharko dira. Helduek Usurbil Kultura plataformaren erreserbatu beharko dute lekua, 39 euroan azaroaren 5era arte. Umeentzako mena, aldiz, mezu elektroniko bat bidalita erreserbatu beharko da, usurbiltxalaparta@gmail.com -era idatzita. Kasu honetan egunean bertan ordaindu beharko da.
Sagardotegian bertan izango da 17:00etan Madrilen Txalaparta taldearen emanaldia eta omenaldi eguna 20:00etan itxiko dute herrian zehar egingo den Fanfarrikant eta txalaparta kalejirak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.