DV
Donostia
Sábado, 19 de septiembre 2020
Iñaki Dorronsoro ordezkatu du Eusko Ikaskuntzako zuzendari karguan, eta horrela, erakundearen buru izango den lehen emakumea da Ana Urkiza. Erakundearen historiako 102 urteetan kargua hartu duen zortzigarren pertsona da. Gainera, Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusiak bost lurraldeetako Kontseilu Errektoreko kide berriak ere aukeratu dituzte.
Publicidad
Ekitaldia Internet bidez jarraitu ahal izan da, eta Euskal Herriko bost lurraldeetako bazkideak bildu ditu, zeinak Kontseilu Errektorerako ordezkariak aukeratu dituzten.
Gaurko aukeraketaren ondoren, honela geratu da Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektorearen osaketa: Ana Urkiza (Lehendakaria), Anjeles Iztueta eta Asier Etxenike (Arabako kontseilukideak), Juan Luis Moragues eta Zelai Nikolas (Bizkaiko kontseilukideak), Xabier Alkorta eta Manu Olariaga (Gipuzkoako kontseilukideak), Mikel Aranburu eta Isabel Elizalde (Nafarroako kontseilukideak), Eguzki Urteaga (Ipar Euskal Herriko kontseilukidea), Josune Etxaniz (lantalde profesionalaren ordezkaria) eta Iñaki Zabaleta (Idazkaria). Kontseilu Errektorean Euskal Hiriguneko Elkargoko ordezkaria baita Eusko Ikaskuntzaren erakunde sortzaileen ordezkariek ere parte hartzen dute: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Nafarroako Gobernuak.
Gaur arte erakundeko lehendakari izandakoa bere zortzi urteko ibilbidea guztiz aberasgarritzat jo du, eta azken urteetan erakundeak izandako aldaketa sakonei egokitzeko duen gaitasuna azpimarratu du.
Emaitzak ezagutzera eman ondoren, Ana Urkizak konfiantza eskertu du, eta etapa berriari hasiera eman nahi izan dio, kargua utzi duen presidenteak 2018ko azaroan Oñatin egin zen Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren amaieran erabili zituen hitz berberak aipatuz: «Eusko Ikaskuntza hemen dago, sortu eta 100 urtera, ideiekin eta proposamenekin, Euskal Herriaren zerbitzura lan egiten jarraitzeko gogoz (...) ezagutza sortuz, gure egungo erronkak ulertzeko eta erantzunak emateko».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.