DV
Viernes, 31 de mayo 2024, 14:28
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) 2027rako milioi erdi artikulu eskuratzeko erronka ezarri zuen eta zifra biribila gero eta gertuago dago, jada 433.000 artikuluen muga gainditu baitu. Hori gutxi balitz, elkarteak ohar bitartez jakinarazi duenez munduko lehenengo hizkuntza da hainbat eduki interaktibo azalean erakusten, tartean irakurleak gertu dituen artikuluak. Hala, mundu mailan 33. postua eskuratu du artikulu kopuruan.
Publicidad
Euskarazko wikilarien komunitatea «indartsu ari da lanean» sareko entziklopediarik handiena elikatzeko, eta ezagutza librea hedatzeko, besteak beste Txikipedia bezalako ekimenek -ikasturte honetan 7.000 artikuluen muga gainditu du- edo egunero emakumeen biografiak gehitzeko egindako lanak -dagoeneko 19.000 biografia baino gehiago ekarri dira- erakusten duten bezala. Era berean, berriki hildako pertsonen biografiak, albisteen sekzio berritua eta Wikimedia Commonseko komunitateak aukeratutako 'Eguneko argazkia' ere azalera eraman dira.
Artikulu kopuruaz gain, artikulurik garrantzitsuenen kalitatean igotzen jarraitzen du euskal wikipediak. Euskara da Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendako artikulu guztiak dituen bi hizkuntzetako bat (serbierarekin batera), eta hilabete honetan zerrenda horretako biografiak hobetzeko lehiaketa martxan izan du. Lehiaketa horri esker 2.500 kb eta 130.000 hitz baino gehiago gehitu dira biografia esanguratsuetan.
Euskarazko Wikipediako 33. hizkuntza dela ospatzeko azala berritu du EWKEk, diseinu erakargarri eta modernoa ezarriz. Wikimedia Fundazioaren laguntzarekin egindako aldaketa honek modu intuitiboago eta sinpleagoan erakusten ditu hainbat eduki. Aldaketa honen bidez, lehenengo Wikipedia izan da bi eduki interaktibo azalean eskaintzen, «Esploratu» deitzen den sekzio berriarekin. Sekzio honetan irakurleak ikus ditzake berarengandik gertu dauden lekuen Wikipediako artikuluak, eta aurreko egunean gehien irakurri ziren artikuluak zeintzuk diren. Sekzio hauek dinamikoki aldatzen dira egunero.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.