Secciones
Servicios
Destacamos
Zer gordeko dugun akorduan aurtengoaz? Gogoratuko ditugu Carlos Sauraren argazki-kamera eta aldarria («ni gerrako umea naiz») eta bere film labur zirraragarriko fotosaurioak. Zhang Yimou, 'One Second' filmean zinema herri ttipietara iristean urte berri egunaren pare zen garaia oroitzen; fianbrera metaliko biribilen barruko fideoak eta zeluloide latak erkatu zituen 'Txinema Paradiso' birbataiatu genuen lanean. Gogoratuko dugu 'Xalbadorren herio-tzean' abestuz amaitzen zen film katartikoa. Gogoratuko dugu Marion Cotillard backstage ilunean sartu eta irlako itsasargia Kursaal barruan piztu zela iruditu zitzaigun unea. Gogoratuko dugu Johnny Deppen gin-tonicari eusten zion emakumearen eskularru zuria eta leku guztietara jarraitzen zioten hamabi pertsonen segizioa. Gogoratuko dugu Netflixen 'N' gorri bakartia gero eta film gehiagoren hasieran. Gogoratuko ditugu Txema Muñozen hitzak Esther Caberorekin batera Kimuak-en izenean Zinemira Saria jasotzean: «Gu tresna baino ez gara, ez al da arraroa bitartekoa saritzea?». Gogoratuko ditugu Jane Campionen 'The Power of the Dog', tiro bakar bat ere gabeko western sendoa eta Maider Oleagaren dokuwesterna. Gogoratuko dugu debut film errumaniar baten amaiera durduzagarria. Gogoratuko dugu modu lotsatian agertu zirela film zenbaitetan musukoak. Gogoratuko dugu ez genuela musukodun musurik ikusi. Gogoratuko ditugu Tammy Faye eta Jim Bakker, 'Barbie eta Kent ebanjelistak'. Gogoratuko dugu emakumea merezi duen presentzia hartzen palmaresean. Gogoratuko ditugu Ryusuke Hamaguchiren ipuin suspergarriak eta, bereziki, 'Drive My Car' filmaren amaierako Txekhoven antzezlaneko eszena.
'Osaba Vania' obrako hitzak ekar genitzake hona: «Eseri eta begiak itxi nituen, pentsakor. Hemendik ehun edo berrehun urtera biziko diren horiei zabaltzen diegu guk bidea... Baina oroituko ote dira haiek gutaz? Hitz samurrik izango dute guretzat? Ez horixe, ez dira batere akordatuko! Bizitzak aurrera jarraituko du. Hala behar du».
Bidea zabaltzen segiko dugu. Begiak ere zabalik, ahal dela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.