Borrar

Bi aldiz western

Azken tangoa ·

Jueves, 23 de septiembre 2021, 08:38

Norbaitek western amateur bat egin behar izan zuen, beste norbaitek western bat egiteari buruzko dokumentala egin zezan, hainbat urte beranduago. 'Algo más que morir' izena zuen Kuartangon filmatu eta Tabernasen saritu zuten filmak, eta 'Kuartk Valley' izena du Maider Oleagaren doku-westernak. Lagun artean auzolanean western bat egin zuten herrira itzuli da Oleaga, eta filmak utzitako arrastoak xerkatu ditu. Dekoratua aspaldi eraitsi zuten, erori eta ganadua azpian harrapatuko zuen beldur, baina protagonistek ondo gogoan dute filmaketa. Garai bateko irudiei begira jarri ditu herritarrak zuzendariak, filmeko gidoi zatiak errepikatuarazi dizkie, eta esan liteke, kasik, hobeto pasa dutela kontatuz, egin zutenean baino. Metazinema ariketa honek denboraren geruzatzeaz, norbere gurariei jarraitu beharraz, komunitate trinko bat izatearen garrantziaz eta ametsak betetzeaz dihardu, besteak beste. Berreskuratze honi esker, westerna westernago bilakatu da eta lan amateurren zentzuaz jabetu gaitezen lortu du Oleagak. Memoriak, berreraikuntza ahalegina den heinean, bide bera bigarren aldiz egitean areago hausnartu eta gozatzea ekar lezake.

Dueluak? Haizearen ziztuak? Musugitarraren hotsak? Enborrak moztu eta hesiak ipintzeak? Suaren bueltan biltzen diren pertsonaiek? Zerk bihurtzen du film bat western? Horren inguruko arakatze bisual interesgarria ere bada 'Kuartk Valley'.

Oroitu eta kontatzearen plazera dago, gure zauriak soilik ez, ospakizunak ere gogora daitezkeelako: gai izan zirela film bat aurrera ateratzeko, apenas dirurik gabe, herritarren laguntzarekin, haietako baten gutizia hutsez. 'Algo más que morir' egin zutenen kasuan, Jose Luis Murga izan baitzen zorrotik colt-a ateratzen lehena; umetatik amesten zuen bakeroarena egitea. Clint Eastwoodi idatzi zion gutun sentitua irakurri digu kamera aurrean, borondatearen eta desioaren arteko ezberdintasuna azpimarratzeko: «Arima kementsuek borondatea dute; arima ahulek, ordea, desioak baino ez».

Film suspergarria, zinez, aretotik ateratzean zaldi gainera igotzeko gogoa pizten diguna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi aldiz western