Abioa du egundokoa. Itsasoaren ertzean gaudelako. Hiru neska urpekarik egingo baitute jauzi itsaso horren osin kasik hondogabeetara. Zinema langile kuadrilla ederrak okupatzen duelako, ofizioari dagokion tresneria osoa lepoan harturik, hareatza. Gauza jakina da, gure ametsik eta amesgaiztorik preziatuenak sortzen dituzten tramankulu horiek pizturik ikusteak liluratu/ ... sutu egiten gaitu beti.
Publicidad
Hasteko modu sekulakoa du 'Arnasa betean, emakume zinegileak' erreportaiak. Itsasoari begira dauden nobela eta pelikula guztien antzera. Promesaz betea baita beti itsasoa, Galiziatiko zinemak frogatzen duen lez, promesa horiekin fidatzea peligrosoa bada ere, bizitza truke eskatzen baitizu.
Zuzendaritza eta gidoia: Bertha Gaztelumendi, Rosa Zufia.
Argazkia: Ruben Crespo.
Musika: Olatz Salvador, Borja Anton.
Parte hartzaileak: Erea López, Lara Larrañaga, Ainhoa Incógnito, Leire Apellaniz, Maddi Barber, Ana Díez, Arantxa Echevarria, Maider Oleaga
Abiamen kristona du Euskal Herrian zinema egin zuten, egin dute, egiten dute eta egingo duten emakume sorta aberatsaren inguruko erreportaiak, Gaztelumendik eta Zufiak, ofizioko kazetariak biak, kontzeptuala bilakatu nahi izan dutenak.
Film aurretiko hasiera horrek esperantzaz betetzen gaitu, kresalaz eta zeluloidez gainezka egiten baitu apostu.
Gero, gerokoa. Biltzen dira zinema bizibide ala amorante hartu izan duten emakumeak, bai atzkoak, bai gaurkoak; eseritzen dira kamera aurrean eta hitz aspertu hainbat eta hainbati ekin. Batzuek zinema industrialaren ertzetan, periferietan ibiltzea dute gogoko. Besteek ez hainbeste.
Biktimismoz gaindi, at, harago, urrun, noiz izango galdetzen diozu zure buruari. Baina derrepentean Musidora, banpiroen buru eta karlisten Alegria kapitain aspaldikoa, agertzen da pantailan, izar eta egile. Abian bezala, sorgindurik zaude.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.