Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Edanari emanak

Azken tangoa ·

Lunes, 21 de septiembre 2020, 08:48

Shane MacGowanek punka eta Irlandako musika herrikoia nahastu eta magia lehergarria lortu zuen 80. hamarkadan The Pogues sortzean. 'Fairytale of New York' (anti)gabon-kantuak fenomeno global bihurtu zituen eta urtebetean 363 kontzertu ematera ailegatu ziren. Zein bi egun hartu ote zituzten jai? Abenduaren 25a, agian? Egun horretan jaioa baita MacGowan, «Jainkoak musika irlandarra salbatzeko hautatu zuen gizona». Julien Templeren 'Crock of Gold' dokumentalak errepaso xehea eta hunkigarria egiten dio bere bizitzari, elkarrizketak, animazio jostariak eta artxiboko irudi hordigarriak lagun. Izebak sei urte zituela lehen aldiz edaten eta erre-tzen eman zionetik ez ditu aztura horiek ahaztu. Irlandar petoa izanagatik, taldea diasporan sortu zuen, punkaren hastapenetako Londres borborkarian, IRAk gogor kolpatzen zuen sasoian. Zakurraren ordez ardi bat ateratzen zuten paseatzera eta belarri puska bat kendu zioten borroka batean hozka eginda. Shane MacGowanek 62 urte ditu egun, baina dokumentalean ageri den bere aita baino zaharragoa dirudi, kasik. Ez da harritzekoa, gehiegikerien apologia dirudien bizitza izan baitu: azidoa, heroina, alkohola tonaka… («Ez pentsa, noizpait jo izan dugu mozkortu gabe»). Zelanda Berrian biran zebiltzan batean, mamu maoriak agertu eta haien aldekoa zela frogatzeko bere gorputza eta hoteleko gela urdinez margotzeko eskatu ei zioten. Bai egin ere! Beste behin, Beach Boysen binilo bat jan zuen, protesta gisa. Gitarra estanpatuz betetako alkandora soinean eta gurpildun aulkian ageri zaigu filmean, izorratuta baina damu izpirik gabe, zurrutean oraindik, duintasuna patetismo hari fin batetik zintzilik.

Alkohol tasa handiko eguna atzo Sail Ofizialean, haien lezioak batxiler ikasleengana txinpartatsuago iristeko zurrutari ematen dion irakasle talde baten istorioa baita «Druk» daniarra. Eskerrak irteeran alkoholemiarik ez zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Edanari emanak