Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

«Enjoy gravity!»

Azken tangoa ·

Domingo, 29 de septiembre 2019, 09:09

Kursaaleko sarreran karteran daramazun akreditazioaren ordez hondakin organikoak birziklatzeko txartela erakutsi baduzu, seinale filmak ikusteari uzteko garaia dela. Epaimahaikideen erabakiak gorabehera, argitu gabeko misterioak utzi ditu aurtengoak ere. Esate baterako, orokorkeria hauxe entzun nion ikusle bati atzo: «Zergatik dute halako erritmo demasa kantu latinoamerikarrek, eta, aldiz, dira horren motelak haien film gehienak?» Misterioa da, halaber, nolatan ateratzen diren kazetari asko emanaldia hasi eta bost minutura aretotik, horrekin osotasuna epaitzeko nahikoa balute bezala. Dastatzaileak dira agian, zinearen enologoak? Lehen fotogramak mihi puntaz dastatu eta gero tu egiten dute komunean? Miresgarria.

Baina aurten ere ikasi dugu zerbait. Victor Hugoren aipu batekin amaitzen den 'Les Misérables' izan zen estreinako lezioa: «Ez dago belar on eta txarrik, kultibatzaile traketsak baizik». Lucia Garibaldiri aholku on bat entzun genion 'Los tiburones' filmaren osteko solasaldian: «Beti komeni da pertsonaiak lotan grabatzea, filma gaizki aterata ere, guztia amesgaizto bat izan dela esan ahal izateko gero». Iban del Camporen 'Glittering Misfits' dokumentalean ikasi dugu zeri esaten zaion ghettoko eztei-bidaia; ezagutu berri duzun norbaitekin biontzat ezezaguna den hiri batean sexu harremanak izateko helburuarekin asteburu-pasa antola-tzeari. 'Alice et le maire' filmeko alkatearen ahotan berriz, definizio erradikal samar hau oroi-tzen dut, politika halabeharrez bokazioarekin lotzen duena: «Politikak dena izan behar du zuretzat, denbora guztian; edo, bestela, deus ez» (nago gurean «politika» «hauteskunde» hitzarekin ordezkatu ote duten). 'Proxima' filmean, azkenik, astronautak telebista buruz behera ikusiz entrenatzen direla jakin dugu (hobetzen ote da batere?), bai eta misio luze batean abiatu aurretik zer esaten dioten elkarri lurrean pasatzen dituzten azken orduetan: «Enjoy gravity!»

Bederatzi egunez zinemaren grabitate eza gozatu ondoren, geuretzat hartuko dugu holkua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Enjoy gravity!»