Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Epaiketa

Azken tangoa ·

Jueves, 24 de septiembre 2020, 09:55

Genero musikalarekin bezalatsu gertatzen da epaiketa filmekin, maite dituzu edo gorroto dituzu. 'Courtroom 3H' ez da salbuespena. Leungarririk ez ematean datza dokumentuaren indarra: epaiketa gelatik atera gabe eta plano bariazio murritza erabiliz grabatua dago osoki, arreta guztia ahotsetan, testigantzen indarrean eta keinuen nolakoan jarrita. Protagonistak ez ditu inork jantzi. Ez die inork ilerik apaindu. Benetako epaile, epaitu eta abokatuak dira, haurren zaintza edo adopzioa jokoan dutenak. Eta, halere, hau pelikula bat da. Eta ez nolanahikoa. Gauza gutxi epaiketa bat baino teatralagorik; zer esanik ez, epaiketa Floridan bada. Badugu iparramerikarrengandik zer ikasia erretorikan, ahozkotasunean eta arrazoiak aletzeko moduan. Minutuek aurrera egin ahala, ikusleak bere egingo du epaituen higadura emozionala; konturatu orduko, epaileak noren alde ebatziko ote duen hausnartzen hasiko gara. Suspentsea zinematografikoa da, baina ondorioak benetakoak. Harrera gurasoekin utzi beharko genuke haur hori ala haren familia biologiko desegituratuari bigarren aukera bat eman? Polizia batek txiklea mastekatzen du, axolagabe. Kleenex kaxarik ez da falta mahai gainean. Epailea, legea bistatik galdu gabe, bihozbera agertzen saiatzen da, harrera gurasoei eskatzen zaiena 'naturaz gaindikoa' dela onartuz. Munta handikoa da azken eszena. Jonhson letratu afroamerikarraren alegatua azala lazteko modukoa da, kasik hip-hop doinuetara gerturatzen den hitz jarioa. Esan ohi denez, albistea ez baita zakurrak gizakiari kosk egitea, alderantziz baizik. Epaitegietan, antzeko: albistea ez da epaituek eta lekukoek negar egitea, haien abokatuek negar egitea baizik. Eta horixe egiten du Johnson letratuak, apurtu egiten da. Inoiz epaiketa bat banu, emakume hau nahi nuke nire defentsarako. Areago: inoiz film bat egingo banu, huraxe hautatuko nuke aktore protagonista izateko ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Epaiketa