Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Errefluxua

Azken tangoa ·

Sábado, 19 de septiembre 2020, 09:33

Woody Allenek ia bere film guztietako kreditu tituluetan darabilen Windsor tipografia ikusi orduko dakigu betiko lekura goazela, betiko txinparta eta herrenekin. Sarrerako kantuan bertan dago sinopsia: «Wrap your Troubles in Dreams». Ezustekoena, Europako zinemari egiten dion gorazarrea: Truffaut, Buñuel eta Bergmanen eszenak berreraiki ditu zuri-beltzezko ametsetan, filmari fabula kutsua emateko. Horixe baitira, finean, Allenenak: hipokondriako baten fabula neurotiko gehiegizkoak; ezagutzen dituen giro, pertsonaia eta lekuak umore tragikomikoz zukutzen dituztenak. Bere gidoiak ofizioz eta erreflexuz idazten ditu eta errefluxuz bizi ditugu guk, ahogustu ezagun horren gazi-gozoekin. Aldiz, ezagutzen ez dituen leku eta pertsonaiekin lan egiten duenean... komeni zaizkion estereotiporik gotorrenei heltzen die. Ez etorri hona –edo bai!– genero irakurketak edo analisi postkolonialak egitera. Arnasari eutsiz sartu ginen 'Rifkin's Festival' ikustera, eta esan beharra dago askok uste genuena baino film txukunagoa topatu dugula. Ez da, jakina, bere puntako filmetako bat, baina baditu tarteka jenialtasun arrastoak eta ironia samur zein garratzak. 'Vicky Cristina Barcelona' pattalaren langa geneukan askok gogoan; han ez bezala, ordea, bere gisako pertsonaiak hautatu ditu, pedanteriaz, egoaz, zinemaz eta maitasunaren amaieraz hitz egiteko aproposak. Esanguratsua da istorioko gizonezko espainiar bakarra (katalan batek hezurmamitua), Osborne zezenko batek abduziturik agertzea.

Zirrara bitxi bat sentitu duzu Kursaaleko zubia zeharkatu ondoren zine aretoan sartu eta filmean berriro zubia azaltzean. Ispilu jokoa ote? Saihetsezina da elkarrizketez ahaztu eta atzealdeko autobusei begira geratzea, narzisoki, geure burua bertan ikusteko esperantza xaloarekin. Kursaaleko hormak eraitsi eta udako zineman bageunde bezala, aire zabalean filmaz gozatzen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errefluxua