Politika polizial ustelen aitzakian, drogaren kontrako borrokaren, edo, hobe esan, borroka horren ezintasunaren erradiografia durduzagarria da Thierry de Perettiren 'Enquête sur un scandale d´Etat'. Hamarkadak joan eta etorri, ez dirudi drogaren joan-etorri askea amini bat urritu denik, eta inkautazio orok narkotrafikoaren jauntxoek ordaindu beharreko 'zerga' abantailatsu baten itxura baino ez luke, egiaz («Amazon bezalakoa da narkotrafikoa: horixe bidalketak galtzen direla bidean..., baina hurrengo bezeroari egozten zaio galera, ez enpresaren jabeari»). Horren aurrean, droga trafikoak laba ibai baten edo fenomeno meteorologiko baten itxura hartzen du. Izan gaitezen errealista: hor dago, eta ezin da deuseztu. Zertarako borrokatu? Hobe agintariek noizbehinkako inkautazioen bidez zerbait egiten ari direla populazioari sinetsarazi eta bake soziala zain-tzea, horrek ustelkeria gradu bat ekarri arren. Jakina, moralki gaitzesgarri izan daitezkeen lankidetzak dakartza honek. Negoziazioak narkoekin. Informazio trukeak. Espioiak eta agente bikoitzak. Eta agente bikoitzek arazo bat izan ohi dute epe luzean: ego handiko jendea izan ohi direla, estatu osoak kinkan jartzeko moduko informazioak pasa izan direnez haien eskuetatik. Profesionalak izatekotan, ezin ego horiei balentriak han-hemenka kontatuz irteerarik eman..., eta ondorioz, goiz ala berandu, hitz egitera darama-tzan frustrazio alimalekoa garatzera daramatza sarri. Ze grazia du espioi izateak kontatu ezin baduzu?
Publicidad
Thierry de Perettiren filmak badu Naparraren kasua aletzen duen 'Bolante baten historia' dokumentalarekin loturarik, GALen sasoian Frantziako zein Espainiako estatuek jokatu zuten rola azaltzen baita une jakin batean, ahobizarrik gabe. Filmaren jatorrian dagoen drogaren desagerpenak berak, Navajas txostena eta Intxaurrondo ekartzen dizkigu berehala gogora.
Eskandalu gehiago piztu eta epaiketa gehiago ekarri ditu egoaren sumendia hauspotu beharrak, justizia nahiak baino.
Bitartean, laba bere bidean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.