Secciones
Servicios
Destacamos
Goizeroko kafe beltza bezala, bikoitza da aurtengoan filmek eragiten diguten arroztasuna. Zinemak eskainitakoa inoiz baino irrealagoa begitantzen zaigu egun, nahi bada. Parean duguna filmik errealistena izanagatik ere, geure sinesgogortasuna gailentzen zaio ia beti; pelikuletan ikusten duguna ez dator orainaldiarekin bat. Iragan gertu samar bateko argazki bilduma-tzat har genezake, asko jota. Erran nahi baita: filmetan ez da inor maskaraz jantzita ageri kalean barrena, inoren susmorik piztu gabe besarkatzen dute pertsonaiek elkar, kopak eta botilak konpartitzen dituzte lasai arraio, aiton-amonen magaletan daude umeak, garraio publikoak elkar igurzten duten bidaiariz mukuru, zerbi-tzariei baimenik eskatu gabe esertzen dira aulkietan lagun koadrilak kafe-etxeetako terraza gainezkatuetan, antzokietara sartzean ez diote inori eskurik desinfektatzen ez eta protokolo eta erantzukizun orrialderik sina dezan eska-tzen... Galtzerdiari buelta eman dio norbaitek gu izan gaitezen orain filmeko protagonistak. Film txar eta luzeegi batekoak, beti ere; egun-argiz zirpiltzen ari zaigun apokalipsi papurtu bateko figurante testurik gabeak gara. Bihia lastotik bereizi ondoren lastoarekin geratu bagina legez. Eta artelanetan nahiz eguneroko bizitzan, ez dago betelanaren maldiziora kondenatuak izatea baino deus gogaikarriagorik.
Bertsolari batek aipatu dit duela gutxi publiko maskaratu eta elkarrengandik urrunarazia kode berriak bilatzen ari dela oholtza gainekoei berotasuna helarazteko: beso-eskuak kartsuago astintzea, kopeta gehiago zimurtzea, bizkarra jarlekuetan zuzenago ipini edo lepoaz baiezko keinu esajeratuak egitea... Irribarreak migratu egin du begietako zimurretara eta bekainena da orain ahozabalik zaudela adierazteko ardura.
Ziur Zinemaldiko hurrengo edizioan izango dugula metamorfosi honen adibide filmaturik. Mutazioa hasi besterik ez da egin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.