Prezio eta preziatu hitzak, erro beretik datoz biak. Eta prezioak gorabehera, zinemarako sarrerak gero eta preziatuago bihurtu ditu egoera berriak. Zinemaldiko sarrerak aldez aurretik eta hiru egunetik behin erosi beharrak, aldatu egiten ditu filmak ikusteko dinamika eta haiekiko estimazioa. Akreditatuen kasuan, are nabarmenagoa da kontua, ... bezperan goizeko zazpietan hasita eskuratu behar dituztenez sarrerak, egunez egun. Kontraesan zoragarri bat dago zinemara joateko goizean goiz jaiki eta ahalegin bat egin beharraren eta jada hartuta dauzkagun ohitura erosoen artean. Ia-ia sarrera baten prezioan hilabetean nahi adina film ikusteko aukera ematen diguten plataformen aurrean, «zerbait nahi baduzu, zerbait egin beharko duzu» premisari lotzen gatzaizkio egunotan.
Publicidad
Netflixen lorpenik handiena, generiko bihurtu izana da, Portlandetik zetorren izen bereko porlanak bere sasoian lortu zuen gisan. Egun, telebista berria erosten duzunean, gerta liteke urrutirako gailuan, bolumenaren ondoan, plataforma amerikarraren logoa duen botoitxo bat topatzea. Ez da txantxetako kontua, zure etxea eraikitzeko hautatzen duzun lehengaiak (porlanak) etxearen izaera eta mamia baldintzatzen baititu. Egoera horretan, zer zentzu du zinema jaialdi batek? Nekez eta lan handiz egiten diren filmak erabat eskura ez izatearen estrategia baino ez zaigu geratzen. Gauzak errazegi jarri beharrean, zail jartzea. Ikusleari ohartaraztea: «Ez duzu nahi duzuna nahieran ikusi ahalko, ahaleginduta baizik».
Esklabotzaren abolizioa jokoan zegoen garaian, John Brown borrokatzailearen bizi-tzari prezioa jarri zion James Buchanan presidente esklabistak, westernetako moldean jarri ere: «Bizirik ala hilik, 250 dolar». Hori jakin zuenean, molde bereko kartel bat inprimarazi zuen John Brownek presidentearen aurpegiarekin. Buchananen buruari oso bestelako prezioa jarri zion, ordea: 2,5 dolar. Zenbakiekin ere iraindu daiteke...
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.